Zer da sobera Gorlizeko hondartzan?

Ez baduzu argi, begira ezazu hementxe.
más »
|
|
||||
|
Categorías
MateInkesta
Este mes
Archivo mensual
Buscar
Software lagungarria
Webquest
Wiki-wikiak
Material didaktikoa
Civiblog Core Links
|
Domingo, 31 Mayo
Martes, 26 Mayo
de
Txomin
el mar 26 may 2009 18:44 CEST
Batzuetan google noraino ailegatuko ote den beldur naiz; izan ere gero eta erreminta ezin interesgarriagoak sortzen ditu , gero eta beharrezkoago bihurtuz.
Oraingo honetan google-docs-en bidez sortu, partekatu eta publika ditzakegun flash-cards txantiloiak ditugu. Jarraian adibide bat duzu. Tresna ezin hobea birpasak egiteko. más »
de
Txomin
el mar 26 may 2009 18:15 CEST
Azken bolada honetan Ikastorratza urrun samar ibili da.
Alde batetik,Vilnius-en izan da (Lituania), Gediminas Technical Universitateak antolaturiko astean parte hartuz. ![]() Ponentziaren muina lan kooperatiboa suspertzeko informazio eta komunikazio teknologiak nola erabil daitezkeen erakustea zen eta hartara, materiala prestatu zen blog baten bidez. Hementxe duzu ikusteko. Bigarren ponentzia, Europako beste muturrean izan zen, Setúbal-en (Portugal). Berriro ere, nazioarteko aste batean parte hartuz baina, kasu honeta, hango Instituto Politécnico-an. Ponentziaren gaia bestelakoa izanik ere (pentsamendu matematikoaren jatorria eta garapena) beste blog bat ere erabili zen eta hortxe duzu. más » Jueves, 19 Marzo
de
Txomin
el jue 19 mar 2009 12:44 CET
Ikerkuntza-kide dudan Margaritak gomendio eta komentarioa bidali dizkigu La fórmula preferida del profesor liburuaren inguruan.Bere aburuz, matematikaren ikaskuntzaz loturik dagoen liburu honek lortzen du, modu erraz eta poetiko batean, azaltzea matematikak zer diren eta zein erlaziorik duten sentimenduen eremuarekin baita kulturarekin ere. Antza, gazte jendeari ezbairik gabe gomenda dakioke liburu hau; pasarte bakan batzuk erabat ulertu gabe geratu arren. Liburu hunkigarria. Yoko Ogawa japoniarra dugu liburu honen idazlea. Egile sendoa da, 20 obra baino gehiago argitaratu dituena. Diotenez, suabe baina, aldi berean, sakona den prosa baten bidez idazle kapaz da giza-psikologiaren funtzionamendua dotorezia handiz deskribatzeko. Badirudi egile honek 2006 aurkeztu zuela matematikaren inguruko beste liburu bat: más » Domingo, 8 Marzo
de
Txomin
el dom 08 mar 2009 15:21 CET
Dokumentuak kudeaketarako oso artikulu interesgarria irakurri berri dut DiarioLinux-en; izan ere, azken bolada honetan dezente kezkatuta nauka asmatzeak nola kudeatu hainbat esparrutan pilatzen dudan dokumentazioa.Errandako artikuluan oso aukera interesgarriak aipatzen dira (begira hementxe) eta beraiek aztertu ostean konturatu naiz, azken finean, dokumentuen kudeaketa eraginkorra etiketa edo tag-en kudeaketan baino ez datzala. Dokumentazio bateko (curriculum, kontabilitatea, argazki-bilduma,...) elementu bakoitzari berezko etiketak atxiki dakizkioke, geroan elementu hori dokumentu meta batetik berreskuratzeko baliagarri suerta dakigukeela. más » Domingo, 25 Enero
de
Txomin
el dom 25 ene 2009 19:37 CET
Ordenagailua babesteko norberak zer egin dezakeen, lelo horixe izan dugu azken bolada honetan zenbait elkarrizketan.Juanjok eta Mikelek nik zer egiten dudan azaltzeko eskatu didate eta horixe esplikatzeko asmotan nago. Hasteko, nire aburuz, sistema eragilez aldatzea ezinbestekoa da. Linuxeko distribuzioetako bat erabiliz gero (esaterako, ubuntu) buruko min gehienak ahaztuko dituzu eta firewall bat baino ez duzu beharko zure ordenagailua aski babestuta izateko (nik firestarter erabiltzen dut). Alabaina, zu apika izango zara windows ahaztu gura ez dutenetakoa ala, akaso, zure ekipoan bi sistema eragileok erabili nahi dituzu. Kasu honetan (hau da, windows-en kasurako) nik hiru tresna doako hauek erabiltzen ditut: más » Miércoles, 31 Diciembre
de
Txomin
el mié 31 dic 2008 16:32 CET
![]() Urte honetan zehar kontaezinak dira maila pertsonalean zein espazio publikoan izandako jazoerak, berriak eta gertaerak. Lerro hauetan zilegi bekit nabarmentzea notizia bat gure artean oharkabean pasatu arren, ni aho bete hortz utzi ninduena eta hezkuntza arloarekin arras lotuta dagoena: Bolivia analfabetismo gabeko herria da. más » Jueves, 27 Noviembre
de
Txomin
el jue 27 nov 2008 20:30 CET
de
Txomin
el jue 27 nov 2008 09:33 CET
![]() Geometria zaila egiten zaizula? Gusturik ez diozula hartzen zirkulu eta zuzenak egiteari? Geometria kontzeptuak birpasatu gura dituzula? Gabonetarako zer erosi ez dakizula? Horra hor konponbidea: La divina Geometría. Ikastea ez da zertan izan erreza baina bai atsegingarri eta, nire ustez, liburu honen egileak lortu du geometriaren kontzeptu oinarrizkoen inguruan birpasa elegante eta laketgarri. más » Domingo, 16 Noviembre
de
Txomin
el dom 16 nov 2008 14:09 CET
Jueves, 23 Octubre
Miércoles, 15 Octubre
de
Txomin
el mié 15 oct 2008 18:50 CEST
Urtero legez, oraingo honetan ere Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. Erakusketa datorkigu EIRE-ren eskutik.
Aurten Ikastorratza gonbidatu dute (mila esker, Hartara, baliagarri izan dakizukeelakoan, jarraian eskuragarri doazkizu erabilitako aurkezpena, esteka eta guzti. más »
de
Txomin
el mié 15 oct 2008 17:45 CEST
Viernes, 10 Octubre
de
Txomin
el vie 10 oct 2008 22:49 CEST
Directory of Open Access Journals (DOAJ) nazioarteko aldizkari irekien direktoria da (informazio gehiago hortxe).Datu base izugarri honetan, mundu osoko kalitate aparteko publikazio zientifiko eta akademikoek metatzen dituzte euren ekarpenak eta, hemendik aurrera, Ikastorratza. Didaktikarako e-aldizkariak bere aportazioak ere egingo ditu. Ohore eta erantzukizun handia da 3689 aldizkari eta publikazioak batzen dituen datu-base honetan Ikastorratza ere agertzea. Esan beharra dago euskaraz, beste 4 publikazioak baino ez daudela eta, ondorioz, ardura are handiagoa egiten zaigula. más » Sábado, 27 Septiembre
de
Txomin
el sáb 27 sep 2008 11:07 CEST
![]() Orain arte bestelako tresna erabili ditut; batez ere, wikiak. Pbwiki-k zerbitzu hona eman ditu (hementxe ikus ditzakezu hainbat lan) baina urrun samar egun google-k eskaintzen dituen abantailetatik. más » Miércoles, 3 Septiembre
de
Txomin
el mié 03 sep 2008 17:51 CEST
Hezkuntza Ildo berriak Fundazioak antolatzen duen mintegietan Ikastorratza-k ere parte hartuko du.Bere ekarpena zera izango da: ikaskuntza zientifikoa suspertzeko informatika teknologiek eskaini ditzaketen aukera eta adibideez mintzatu eta praktikan jartzea, beti ere, derrigorrezko hezkuntzara begira. Jakina da ugari direla xede hauekin lotuta egon daitezken aplikazio, software eta proposamenak baina, kasu honetan, ikastaroa ondoko hiru arlotara bideratuko da: más » Sábado, 10 Mayo
de
Txomin
el sáb 10 may 2008 22:16 CEST
![]() Oraingo honetan web 2.0-ren gaineko liburu ezin interesgarriago baten berri emango dut. Nire lankide Carlos Castaño, Gorka Palazio eta Inmaculada Maizekin batera egin dugu eta benetan testu egokia dela Internet erabiltzeko era berri honen inguruan informazio zehatza eta proposamen didaktikoak jaso gura duenarentzat. Hementxe duzu informazio gehiago. más » Martes, 15 Abril
de
Txomin
el mar 15 abr 2008 12:33 CEST
Microsiervos-en ustez honako formula hau aintzat hartu behar da espageti apetitoso eta zaporetsu prestatzeko:Kilo bat pasta Bi arrautza Hiru tipula Bost zerra hirugihar Zortzi koilarakada koipe Hamahiru zatitxo gazta parmesanoa más » Martes, 8 Abril
de
Txomin
el mar 08 abr 2008 22:08 CEST
1912 Robert Delaunay zenbait oihal aurkeztu zituen kolorearen gorespena aldarrikatzen zituztenak.Bere ideia, kolore eta kontrasteak besterik ez zituzten artelanak proposatzea zen eta ildo honetatik abstrakzioari bide berriak ireki zizkion. Koloreak dira, hain zuzen ere, Mireia eta Saioak hementxe aurkezten dizkiguten gaietako bat. más » Martes, 1 Abril
de
Txomin
el mar 01 abr 2008 09:55 CEST
![]() Lehengo batean irakurri nuen handik ala hemendik joko sinpatiko bat, ezagutzen ez baduzu zer pentsa emango dizuna. Hala dio: Autobus batean 7 neska-mutil doaz eta bakoitzak 7 motxila daramatza. Motxilek, ordea, 7na kateme gordetzen dute eta katemeek zazpina katakume dituzte. Zure ustez zenbat hanka eta zango daude guztira autobusean? Esan bezala igarkizun sinpatikoa da, matematika aldetik erreza baina zolitasun puntu bat eskatzen duena. más » Miércoles, 5 Marzo
de
Txomin
el mié 05 mar 2008 12:17 CET
![]() Ikastorratza Didaktikarako e-aldizkaria (begira hementxe) publikazio digital elebiduna da, Gasteizeko Irakasle Eskolan berriki zenbait irakaslek martxan jarri duguna. Argitalpen honen xedea hezkuntza, irakaskuntza eta didaktika gaiak jorratzen dituzten idazkiei bide ematea da: direla ikerketa-lanak, direla gelarako proposamen didaktikoak ala akaso kontu hauen inguruko gogoeta eta hausnarketak. Ikastorratza Didaktikarako e-aldizkaria hezkuntza arloko egile orori irekita dago. más »
de
Txomin
el mié 05 mar 2008 11:17 CET
Viernes, 8 Febrero
de
Txomin
el vie 08 feb 2008 17:54 CET
Berriki UPV/EHUko Hezkuntza Laguntza Zerbitzuak antolatzen duen irakasleentzako prestakuntza programan parte hartu ahal izan dut, irakasle gisa. Nire ardurapean izan diren ikastaroak, nola edo hala, Web 2.0-ren inguruan kokatu dira, baita Internet erabiltzeko era berri hauek ahalbidetzen dituzten aukera didaktikoetan ere. más » Jueves, 13 Diciembre
de
Txomin
el jue 13 dic 2007 14:25 CET
Honekin batera azken jardueraren berri emango dizuet.Oraingo honetan segituan eskaintzen dizuedan dokumentuaz jardungo dugu. Jueves, 22 Noviembre
de
Txomin
el jue 22 nov 2007 10:34 CET
Bloke logikoak arrazoibide logikoa lantzeko tresna manipulagarri ezin interesgarriago dugu.
Segituan hiru baliabide eskaintzen dizkizut tresna honen berri eta bere erabilpena izan ditzazun.
Lehen-lehenik, wikipediak dakarrena. Definizioa ez da erabat osaturik baina orientagarri izan daiteke.
Bigarrenik, horra hor kontzeptu mapa hobeto ezagutzeko tresna hau, baita zenbait jarduerak ere. más »
Domingo, 18 Noviembre
de
Txomin
el dom 18 nov 2007 10:43 CET
![]() This interesting book describes a research on motivation and learning styles that students of secondary education (12-14 years) show about the study of the physical properties of matter. It shows the fundamentals, methodology and results of the research and presents interesting findings that can help improve the teaching designs of physics and chemistry. más » Domingo, 4 Noviembre
de
Txomin
el dom 04 nov 2007 09:47 CET
![]() Honekin batera hirugarren jarduera boluntarioa aurkezten dizuet. Kasu honetan, aurrekoetan bezalatsu, zenbait dokumentu eskainiko dizkizuet zeinetan oinarrituko dituzuen egin beharreko kontzeptu mapak. Azken hau egiteko, berriro ere, CmpaTools tresna erabiliko dugu. Alabaina ere beste instrumentu teknologiko berria martxan jarriko dugu: más » Jueves, 18 Octubre
de
Txomin
el jue 18 oct 2007 12:55 CEST
Honekin batera bigarren eginkizunari egingo diogu aurre.Jarduera honen berri ondoko lotura honetan aurkituko duzun kontzeptu mapan bertan daukazu eta hantxe, eginkizuna deskribatu ez ezik beharrezkoak izango dituzun dokumentuak irispidean jarri ere egiten da. Jarduera egiteko CmapTools, berriro ere, erabiliko dugu eta, hartara, zuk zeuk erabiltzeko karpeta pribatua eskuragarri izango duzu ohiko helbidean: IHMC Public Cmaps (3) > users > University of the Basque Country > ikasleak > zeurea. más » Viernes, 28 Septiembre
de
Txomin
el vie 28 sep 2007 15:42 CEST
Ez zenekien ekoizpen intelektuala (musika, idazkiak, artelanak eta abar) plazaratzeko copyright ez dela bide bakarra?Ala akaso jakin bazenekien copyleft sormen-lanak libreki partekatzearen aldeko mugimendu kulturalaren buru dela baina ez dakizu praktikan nola jarri Horra hor liburu interesgarri ulertzeko zertan datzan copyleft aldeko mugimendua. más » Domingo, 15 Julio
de
Txomin
el dom 15 jul 2007 16:18 CEST
![]() 2007ko Euskal Herriko Unibertsitateko uda ikastaroetan ikastorratzak ere esku hartuko du; hain zuzen ere, Bilbo, artea eta kultura delako egitasmoan. Zehatzago, Hezkuntza eta kultura digitalak Web 2.0 kurtsoan ondoko atal honetan: Jardunbide egokiak Web 2.0-n: blog eta wikien erabilera hezkuntzan (Carlos Castaño irakasleak koordinaturik). Izenburuan agertu legez, web 2.0 delako Internet-a erabiltzeko kontzeptu berriaren gaineko birpasa eskaini gura da baina, ez ikuspegi teknologiko hutsetik abiatuta. Aitzitik, hizlariak gogoeta didaktikoan errotuko du bere azalpena honako galdera orokor hau ardatz izanik: zertan lagun diezagukete web 2.0 arloko teknologiek didaktika eraginkorragorik diseinatzean? más » Viernes, 15 Junio
de
Txomin
el vie 15 jun 2007 23:29 CEST
Martes, 12 Junio
de
Txomin
el mar 12 jun 2007 21:56 CEST
![]()
|
|||