Oraingo honetan web 2.0-ren gaineko liburu ezin interesgarriago baten berri emango dut.
Nire lankide Carlos Castaño, Gorka Palazio eta Inmaculada Maizekin batera egin dugu eta benetan testu egokia dela Internet erabiltzeko era berri honen inguruan informazio zehatza eta proposamen didaktikoak jaso gura duenarentzat.
Lehengo batean irakurri nuen handik ala hemendik joko sinpatiko bat, ezagutzen ez baduzu zer pentsa emango dizuna. Hala dio: Autobus batean 7 neska-mutil doaz eta bakoitzak 7 motxila daramatza. Motxilek, ordea, 7na kateme gordetzen dute eta katemeek zazpina katakume dituzte. Zure ustez zenbat hanka eta zango daude guztira autobusean?
Esan bezala igarkizun sinpatikoa da, matematika aldetik erreza baina zolitasun puntu bat eskatzen duena. más»
Ikastorratza Didaktikarako e-aldizkaria (begira hementxe) publikazio digital elebiduna da, Gasteizeko Irakasle Eskolan berriki zenbait irakaslek martxan jarri duguna.
Argitalpen honen xedea hezkuntza, irakaskuntza eta didaktika gaiak jorratzen dituzten idazkiei bide ematea da: direla ikerketa-lanak, direla gelarako proposamen didaktikoak ala akaso kontu hauen inguruko gogoeta eta hausnarketak.
Ikastorratza Didaktikarako e-aldizkaria hezkuntza arloko egile orori irekita dago. más»
Nire ardurapean izan diren ikastaroak, nola edo hala, Web 2.0-ren inguruan kokatu dira, baita Internet erabiltzeko era berri hauek ahalbidetzen dituzten aukera didaktikoetan ere. más»
Honekin batera azken jardueraren berri emango dizuet.
Oraingo honetan segituan eskaintzen dizuedan dokumentuaz jardungo dugu.
Ikusiko duzuenez, geometriaren hastapenei buruzkoa da eta zelako-halako sartzapen erako kontsiderazioez aparte, geometriaren adikuntza ulertzeko erabili den Van Hiele-ren modeloa azaltzen da. más»
Bloke logikoak arrazoibide logikoa lantzeko tresna manipulagarri ezin interesgarriago dugu.
Segituan hiru baliabide eskaintzen dizkizut tresna honen berri eta bere erabilpena izan ditzazun.
Lehen-lehenik, wikipediak dakarrena. Definizioa ez da erabat osaturik baina orientagarri izan daiteke.
Bigarrenik, horra hor kontzeptu mapa hobeto ezagutzeko tresna hau, baita zenbait jarduerak ere. más»
This interesting book describes a research on motivation and learning styles that students of secondary education (12-14 years) show about the study of the physical properties of matter.
It shows the fundamentals, methodology and results of the research and presents interesting findings that can help improve the teaching designs of physics and chemistry. más»
Honekin batera hirugarren jarduera boluntarioa aurkezten dizuet. Kasu honetan, aurrekoetan bezalatsu, zenbait dokumentu eskainiko dizkizuet zeinetan oinarrituko dituzuen egin beharreko kontzeptu mapak. Azken hau egiteko, berriro ere, CmpaTools tresna erabiliko dugu. Alabaina ere beste instrumentu teknologiko berria martxan jarriko dugu: más»
Honekin batera bigarren eginkizunari egingo diogu aurre.
Jarduera honen berri ondoko lotura honetan aurkituko duzun kontzeptu mapan bertan daukazu eta hantxe, eginkizuna deskribatu ez ezik beharrezkoak izango dituzun dokumentuak irispidean jarri ere egiten da.
Jarduera egiteko CmapTools, berriro ere, erabiliko dugu eta, hartara, zuk zeuk erabiltzeko karpeta pribatua eskuragarri izango duzu ohiko helbidean: IHMC Public Cmaps (3) > users > University of the Basque Country > ikasleak > zeurea.más»
Izenburuan agertu legez, web 2.0 delako Internet-a erabiltzeko kontzeptu berriaren gaineko birpasa eskaini gura da baina, ez ikuspegi teknologiko hutsetik abiatuta.
Aitzitik, hizlariak gogoeta didaktikoan errotuko du bere azalpena honako galdera orokor hau ardatz izanik: zertan lagun diezagukete web 2.0 arloko teknologiek didaktika eraginkorragorik diseinatzean? más»
Gaurdanik ikastorratzan idazten dut sistema eragile berri baten bidez: UBUNTU.
Bai windows-en petik ihes egiteko hainbat aldiz pentsatuta banuen ere, orain arte ez naiz ausartu baina azkenean egin dut. Hemendik aurrera linux-en distribuzio hau erabiliko dut nire ordenagailu pertsonalean. más»
Ikastorratza will take part in a very interesting one about how the new uses of Internet (web 2.0) could encourage more effective educational practices. In this post you could look at the tools, links and documents that we are using.
The course will be in Basque and Spanish but if you could more information in English you could put in touch with Txomin Villarroel who co-manages this course. See you.
Umetxoen ezagutza logikoaren gaineko ikerkuntzak agertu du 4-5 urte bitartea umeek izan badutela arrazonamendu deduktiboak egiteko gaitasuna baina ahalmen hau oso baldintzatuta bide dago testuinguru eta estrategia metodologikoen aldetik.
Hau dela eta pentsamenduaren estruktura logikoen garapena izaten da matematikaren ikaskuntzako xederik nagusienetakoa. Sailkapen, segida, ordenazio eta transformazioetarako atazak izaten dira arestiko xedea gauzatzeko erabiltzen diren bitartekoak.
Ondoko kontzeptu mapa honetan ataza mota horien deskribapen eta azalpena dauzkazu. más»
Ea bada...Has gaitezen geure burua zaintzen, ondo artatzen. Hartara segituan dituzu zenbait web-gune interesgarri bezain erabilgarri. On degizuetela!: más»
"Neurketa sistema fisikoen propietate behagarrien estimazio kuantitatiboa da"
Bestalde, honako hau ere gaineratzen du:
"Neurketa, patroi hartzen den unitate eta propietatearen arteko konparaziotik eratortzen den ratioaren bidez adierazten da. Hala, esaterako, objektu baten luzeraren neurketa hasiera eta amaierako puntuen arteko tartea eta luzerarako neurtze-unitate estandarren arteko konparaketan datza"
Zenbait aldiz atera da saioetan Stanislas Dehaene zientzialariaren izena; izan ere, bereak sone handiko ikerketak izan dira neuropsikologiaren arloan, orokorrean, eta, zehatzago, pentsamendu matematikoaren oinarri fisiologikoak. más»
Aurreko saioetan errekurtso praktikoen atalean komentatu genituen ondoko hauek: Neska-mutilekin oinarrizko kontzeptuak lantzeko era interaktibo eta erakargarri baten bidez kontsultatu gabe ezin duzu utzi ondoko web gune hau. Bestalde, zenbaki kontzeptua barneratzeko ezinbesteko tresna deritzot abakoari (hementxe aurki dezakezu gelan erabilitako diapoak hori lantzeko). Baina abako bertikalaz aparte soroban izeneko abakoak oso interesgarri dirudi. Hortxe azaltzen da nola erabili más»
Piageten teoriaz ari gara behin eta berriro baina gutxitan izaten da bere esperimentuak ikusteko aukera. Jarraian zenbait aukera eskaintzen dizkizut horiexek ikusteko. Lehenengo bideoan zenbaki eta kantitatearen iraunkortasunari buruzkoa da. Benetan interesgarria gelan bertan komentatzeko. más»
Egun zaila da teknologia berriekin topo ez egitea, batez ere hezkuntza arloko esparruetan. Hau egia da baita haur hezkuntzan ere. Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua. Irakas-praktikak erakutsi digu panazea izan gabe ere, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako. más»
Maiz aipatzen da umeak idatzi gabeko liburuak ala esponjak bezalakoak direla; nolabait azpimarratzeko ezagueraren erakuntzan jatorrizko ahalmenak baino gehiago eragin sozialak eta inguruarekiko interakzio eta esperientzia sentsorialak duten garrantzia. Beste askotan tabula rasa delako analogia erabiltzen da nabarmentzeko jaiotzetiko umeek adierazten duten gaitasun kognitibo eza. más»
Pentsamendu matematikoaren sortze eta garatze prozesuak ulertu asmotan, psikologia eta pedagogiaren aldetiko ekarpenak ohikoak bezain baliagarriak dira. Hala ere asken hamarraldiotan neurozientzien aldetik ere ekarpenak interesgarriak egiten ari dira. Pentsamendu matematikoaren arloan, ekarpen hauek, batez ere, kognizio zenbakizkoa izeneko jakintza arlotik datorkigu eta zientzialari aipagarrienetakoa Stanislas Dehaene daukagu (Ingelesaraz baino, gurago badituzu beste hauek: 1, 2 eta 3). más»
Has gaitezen!
Ikasgai berri honi hasiera emateko jarraian ikasgaiaren gaineko antolakuntzaz zenbait argibide eskainiko dizkizut:
Horra hor ikasgaiaren antolamenduaren gaineko zenbait puntu:
• Egutegia.
• Tutoretza saioak.
• Ikasgaiaren ebaluatzeko puntuak.
• Teknologia berriak. On dagigula! más»
Horra hor gonbite bat. Unetxorik baduzu, irakur itzazu bi artikulu hauek, informazio eta komunikaziorako teknologia berriek irakaskuntzan irekitzen dituzten ikuspegi berriez. Lehenengo artikulua ¿Quién le enseña a quién? eta María Farber-ek sinatu du. Wiki erreminta kooperatibo izanik, artikuluaren egileak azpimarratzen du alderdi hori eta irakaskuntza duen eragina. Bigarren artikulua oso iradokigarria da: La escuela del futuro será un wiki. Mario Núñez-ek sinatzen du más»
Nor ote zen/da Olentzero? Wikipediak argitzen digu "kontzeptua" ondoko artikulu honetan (ingelesaz eta gazteleraz ere) Edonola ere, begira ezazu ondoko bideo hau eta zalantzarik ez duzu izango. más»
Hezkuntza kezka baduzu, zinez dinotsut ez duzula erraz ahaztuko Iván Illich (eta hemen eta hor) pentsalari, filosofo, historialari eta pedagogoa. Pertsona ausarta, zintzoa, eta zorrotza, hezkuntza moldeak deuseztatzeko beharra aldarrikatu zuena 70.hamarkada.
Filosofo erradikala baina Erik Fromek adierazten duen bezala, bere erradikalismo hori gizakiaren aldeko sinesmen eta esperantza osoan oinarritzen duena. más»