Nire ustez bideoak dira ezinbesteko erremintak egungo irakaskuntzarako. Zenbait alditan irudiren bidez kontzeptu zailak azal daitezke modu erraz batean.
Nire kasuan, batez ere, bi kontutarako erabiltzen ditut bideoak:
a.) Aplikazio informatikoren bat nola erabili erakusteko, tutoriala eginez.
b.) Esperimentu ala laborategiko jarduerak erakusteko.
b.) Esperimentu ala laborategiko jarduerak erakusteko.
Bi horietatik, batez ere, azkena izan da nire aukera.
Bideoak egiteko ondoko software hau erabiltzen dut:
a.) AVI gisako bideoak hartu eta editatzeko VirtualDub erabiltzen dut. Aplikazio erreza, sinple, doako, ondo hornitua eta libre
b.) Kodeak bideo mota ezberdinak ikusteko, multzo hau erabiltzen dut
c.) Tutorialak egiteko; hau da, kapturatzeko ordenadoreko pantailan egiten duzu guztia eta gero bideo moduan gordetzeko, zera erabiltzen dut CamStudio (hementxe duzu tutorial baten adibidea).

Eta gero,...zer egin bideoekin, nola gorde Interneten?
Hainbat eta hainbat web-zerbitzu daude horixe eskaintzen dutenak.
Edonola ere nik bi erabiltzen ditut:
Onena, nire ustez, video-google da. Jakina da google atzean badago, zerbitzu fidagarria izango dela eta, gainera, oso propaganda eskasa jartzen du. Alta emateko kontu bat ireki behar duzu hemen eta gero deskargatu beharko duzu aplikazio arin bat bideoak igo ahal izateko.
Hau guztia egin ostean, zure bideoa ikusgai izango duzu eta prezio bat ere jarri ahal izango duzu sosik ateratzeko.
Bideoak erraz inkrusta daitezke zure blog ala webquest batean. Gozamena da.
Oraintxe begira ezazu nire bideoetako bat. Aho bete hotz geratuko zara Venturi efektua aztertuz!