ubuntu2007ko Euskal Herriko Unibertsitateko uda ikastaroetan ikastorratzak ere esku hartuko du; hain zuzen ere, Bilbo, artea eta kultura delako egitasmoan.

Zehatzago, Hezkuntza eta kultura digitalak Web 2.0 kurtsoan ondoko atal honetan: Jardunbide egokiak Web 2.0-n: blog eta wikien erabilera hezkuntzan (Carlos Castaño irakasleak koordinaturik).

Izenburuan agertu legez, web 2.0 delako Internet-a erabiltzeko kontzeptu berriaren gaineko birpasa eskaini gura da baina, ez ikuspegi teknologiko hutsetik abiatuta.

Aitzitik, hizlariak gogoeta didaktikoan errotuko du bere azalpena honako galdera orokor hau ardatz izanik: zertan lagun diezagukete web 2.0 arloko teknologiek didaktika eraginkorragorik diseinatzean?
Ondorioz, blog, wiki, web 2.0 eta horren tankerako kontzeptuak nahastuko dira beste hauekin: motibazioa, interesa, ikaskuntza-irakaskuntza praktikoa eta irakasle eta ikasleen atsegintasuna...

Ikastaroari hasiera emango zaio bideo batekin, hain zuzen ere, youtubek eskura jartzen duen TV2-ko Redes izeneko telesaioan Eduard Punset-ek Roger Schank-i egin zion eskarrizketaren zati bat.
Nire ustez arras esaguratsua da ulertzeko zertan izan daitezkeen lagungarriak teknologia berriak. Horra hor:



Geroan Edgar Dale-ren ikaskuntza-konoa erabiliko dugu (horra hor honen gaineko informazioa).

Amaitzeko ondoko kontzeptu-mapa hauek erabiliko ditugu (saka ezazu irudia):

Web 2.0 en educación_II


Sarrikon ikusiko dugu elkar!