angelaHorixe baietz!
Onerako izango delako esperantzaz ikasturtea hasita dugu.
Ilusioz lepo eginda izango dugu asmoen otarrea; ikasketa eta aukera berriak gehiago jakiteko, gehiago ezagutzeko, jakintsuago izateko...; lagun eta irakasle berriak,...
Baina hau guztia ez zapuzteko horra hor zenbait gomendio inoiz bete behar ez dituzunak (izan ere, zentzu negatiboan daude idatzita):

1.    Gelakideak hartu errespetu gabe; hau da, gauzak eskatu gabe kendu, goitizenak erabili, bultzatu ala iraindu. Horrela gorrotagarri bihurtzeaz aparte diziplina-arazo dezente izango dituzu
2.    Gelako giroa zapuztu; hau da, txikle eta pipak jan, gogoak ematen zizunean lasai asko egin berba, sakelako telefonoa eta musikarago kaskoak erabili. Hala irakaslearekiko hartu-emanak txartuko dituzu.
3.    Etxean ez eman ikastetxeko zereginetarako astean zazpi ordu baino gehiago. Horrela etxerako lanak amaitu gabe ekarriko dituzu eta koadernoak bukatu gabe izango dira.
4.    Irakurri baino gehiagotan telebista ikusi, ordenadorea jolasteko baino ez erabili eta ez ukitu biblioteka. Hala inguruko kulturatik ez duzu ezer jasoko eta baldar bihurtuko zara
5.    Ez egin kirolik eta ez hartu parte ezein aisialdirako taldetan. Horrela ez duzu bizitza sozialik izango
6.    Irakaslea gelan sartzen denean ez hasi jesartzen eta ikasgairi dagozkion materialak prestatzen. Aitzitik, egon berak, haserre, hala agindu arte. Modu honetan hasiera-hasieratik irakaslearekin borrokan hasiko zara.
7.    Ikasgelan ez galdetu. Hobe duzu klasean egin ala ulertu ez duzuna orduz kanpoko akademia batean egitea. Hala lana bikoiztuko zaizu.
8.    Sarritan izan ezazu pentsamendu hauetariko baten bat: ikasketarako ona ez zarela ala ez duzula gaitasunik; aurten beti bezala ibiliko zarela; hobetzerik ez duzula; esfortzuak ez duela merezi eta errua beti besteek dutela. Pentsamendu hauek baliagarriak izango zaizkizu zure emaitza txarrak aldez aurretik justifikatzeko.
9.    Ez erabili agendatxoa. Ez apuntatu zereginak gero etxean gogoratzeko. Eduki liburuak eta koadernoak zikinduta.
10.    Zailtasunik baduzu ez eskatu inoiz laguntza zure tutoreari ala ikastetxeko orientatzaileari ala zuzendariari. Modu honetan zure problemak, kexuak ala oztopoak bakardadean eramango dituzu

Mesedez ez egin hauetariko bat ere.

Hementxe duzu interesgarri izan dakizuke kontzeptu mapa ikasgaiari buruz.

Beste aldetik interesgarria izan daiteke jakiteko zer dakizun natur zientziaz. Hementxe duzu azterketa bat.