Ikasturteko lehenbiziko tema materia da.
Zer ote da materia? Zeri deritzogu materia?

Orokorrean “zerbait” materiatzat jotzeko zerbait delako hori somagarri egin behar zaigu. Hala erraz ondorioztatzen dugu burdina, harriak, ura ala zura materia direla (objektu solido ala likido ikusgarriak diren aldetik).

Baina materia ez da beti “somagarri” eta beste aldetik, hautematen dugun oro ez da beti materia izaten (erdarnioak,  esate-baterako).

Zein kriterio erabil dezakegu jakiteko zer ote den materia?

 

Wikipediaren arabera, bi irizpide dira erabiltzekoak: espazioa okupatzea eta masa izatea.
Ondoko bideo honetan erakusten da nola hautematen ez dugun objektu bat (airea) materiatzat jo behar dugun aipaturiko bi kriterioak erabiliz.

Bideoan lau esperimentu agertzen zaigu.flotagailua


Lehenengoan hauteman daiteke nola flotagailu batek duen masa handiagoa airez betetzen dugunean.
Egia da masa aldea ez dela oso handia (0,3 gramokoa) baina izan bada. Honen  bidez frogatuta dago aireak duela masa jakin bat eta balantza batez kalkula daitekeela.

Bigarren bideoan ikus daiteke nola inbutu barruan dagoen airea ez den erortzen.inbutuko ura Zergatik?


Zer eusten dio? Erantzuna begi bistakoa da: barruan dagoen aireak ez du irtenbiderik eta espazioa okupatzen duenez, ura ezin da sartu.


Esplikazio bera baliagarri zaigu hirugarren eta laugarren esperimentuetarako.


Hirugarrenean antzeman dezakegu nola inbutuko ura erortzen den soil-soilik aireak irteten denean matrazeko alboko hoditxotik.inbutuko ura



Azken esperimentuan prezipitadu ontzian itsatsita dagoen papera ez da bustitzen ura sartzen ez delako, ontzia urperarazten izanik ere. Berriro ere ontzi barruko aireak okupatzen du espazioa eta ez dio urari sartzen utziko ez badu beste irtenbiderik topatzen.
papera

Frogatuta dago aireak dituela masa eta okupatzen duela espazioa, ondorioz, zera esan daiteke: airea materia da.

Egin dezagun orain gogoeta; arima materia ote da? Eta hautsa? Eta argia? Eta soinua? Zuk zer uste?

JARDUERA (1), (2), (3), (4).

ESKEMA