IKASTORRATZA. e-Revista de Didáctica argitalpenaren ale berria eskuragarri dago ondoko esteka honetan.
Ohi den bezala, hezkuntza arloarekin loturiko gaiez horniturik datorkigu eta 5. edizio honi hasiera ematen zaio arte plastikoen irakaskuntzaren esparruan Pablo Lekue irakasleak buruturiko ikerketaz.
Bestalde, Uri Ruiz Bikandi irakasleak irakurketa-idazketari buruz eginiko konferentzia ezin interesgarriago laburbiltzen du argitalpen honen bigarren artikuluan.
Eduardo Zelaietak, Arabako Campuseko Esperientzia Geletan izandako bizipen eta esperientzien berri luzatzen dizkigu. Amaitzeko, Margarita Miñon irakasleak ixten du edizio hau, berak zuzenduriko proiektu batekin matematikaren didaktikaren arloan. más»
Bilkura ezin interesgarriagoa alde batetik nazioarteko mailan irakaskuntza arlo honetan zer ikertzen den ikusteko eta, bete aldetik, kontaktu berriak egiteko.
Prestaturiko aurkezpena gainbegiratu gura baduzu horra hor (zenbait esteka eta bideo interesgarri dakar eta!)
Harritzekoa! Argazkian ikusten duzun bezala, turkesa koloreko estalaktitak aurkitu genituen Arditurri kobazuloan. Txundigarria!
Aukeran izanez gero, ez galdu erromatarren garaietan ere ustiatua izan zen meategi hau. Bisitaldi gidatu ezin hobeak. Iduriek mila hitzen balioa dutenez, horra hor argazki pase bat.
Azken bolada honetan Ikastorratza urrun samar ibili da.
Alde batetik,Vilnius-en izan da (Lituania), Gediminas Technical Universitateak antolaturiko astean parte hartuz. Ponentziaren muina lan kooperatiboa suspertzeko informazio eta komunikazio teknologiak nola erabil daitezkeen erakustea zen eta hartara, materiala prestatu zen blog baten bidez. Hementxe duzu ikusteko.
Bigarren ponentzia, Europako beste muturrean izan zen, Setúbal-en (Portugal). Berriro ere, nazioarteko aste batean parte hartuz baina, kasu honeta, hango Instituto Politécnico-an. Ponentziaren gaia bestelakoa izanik ere (pentsamendu matematikoaren jatorria eta garapena) beste blog bat ere erabili zen eta hortxe duzu.
Bere aburuz, matematikaren ikaskuntzaz loturik dagoen liburu honek lortzen du, modu erraz eta poetiko batean, azaltzea matematikak zer diren eta zein erlaziorik duten sentimenduen eremuarekin baita kulturarekin ere. Antza, gazte jendeari ezbairik gabe gomenda dakioke liburu hau; pasarte bakan batzuk erabat ulertu gabe geratu arren. Liburu hunkigarria.
Yoko Ogawa japoniarra dugu liburu honen idazlea. Egile sendoa da, 20 obra baino gehiago argitaratu dituena. Diotenez, suabe baina, aldi berean, sakona den prosa baten bidez idazle kapaz da giza-psikologiaren funtzionamendua dotorezia handiz deskribatzeko.
Badirudi egile honek 2006 aurkeztu zuela matematikaren inguruko beste liburu bat: más»
Urte honetan zehar kontaezinak dira maila pertsonalean zein espazio publikoan izandako jazoerak, berriak eta gertaerak.
Lerro hauetan zilegi bekit nabarmentzea notizia bat gure artean oharkabean pasatu arren, ni aho bete hortz utzi ninduena eta hezkuntza arloarekin arras lotuta dagoena:
Geometria zaila egiten zaizula? Gusturik ez diozula hartzen zirkulu eta zuzenak egiteari? Geometria kontzeptuak birpasatu gura dituzula? Gabonetarako zer erosi ez dakizula?
Ikastea ez da zertan izan erreza baina bai atsegingarri eta, nire ustez, liburu honen egileak lortu du geometriaren kontzeptu oinarrizkoen inguruan birpasa elegante eta laketgarri. más»
Urtero legez, oraingo honetan ere Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. Erakusketa datorkigu EIRE-ren eskutik. Aurten Ikastorratza gonbidatu dute (mila esker, ); ondoko mahai inguru honetan: Web 2.0ko tresnak unibertsitate-testuen ekoizpenerako. Hartara, baliagarri izan dakizukeelakoan, jarraian eskuragarri doazkizu erabilitako aurkezpena, esteka eta guzti.
Euler-ren zuzenaren gaineko makina bat informazio aurki daiteke (esaterako, hauhori eta hura). Hala ere, norberak egitea baino hoberik ez dago ondo ulertzeko.
Aurten gelan zuzen ospetsu hau egin dugu. Geogebra software libre eta ezin interesgarriago erabiliz.
Directory of Open Access Journals (DOAJ) nazioarteko aldizkari irekien direktoria da (informazio gehiago hortxe).
Datu base izugarri honetan, mundu osoko kalitate aparteko publikazio zientifiko eta akademikoek metatzen dituzte euren ekarpenak eta, hemendik aurrera, Ikastorratza. Didaktikarako e-aldizkariak bere aportazioak ere egingo ditu.
Ohore eta erantzukizun handia da 3689 aldizkari eta publikazioak batzen dituen datu-base honetan Ikastorratza ere agertzea.
Esan beharra dago euskaraz, beste 4 publikazioak baino ez daudela eta, ondorioz, ardura are handiagoa egiten zaigula. más»
Aurtengo irakats-eginkizunetarako euskarri teknologiko berria erabiltzea erabaki dut : google-apps. Orain arte bestelako tresna erabili ditut; batez ere, wikiak. Pbwiki-k zerbitzu hona eman ditu (hementxe ikus ditzakezu hainbat lan) baina urrun samar egun google-k eskaintzen dituen abantailetatik. más»
Bere ekarpena zera izango da: ikaskuntza zientifikoa suspertzeko informatika teknologiek eskaini ditzaketen aukera eta adibideez mintzatu eta praktikan jartzea, beti ere, derrigorrezko hezkuntzara begira.
Jakina da ugari direla xede hauekin lotuta egon daitezken aplikazio, software eta proposamenak baina, kasu honetan, ikastaroa ondoko hiru arlotara bideratuko da: más»
Oraingo honetan web 2.0-ren gaineko liburu ezin interesgarriago baten berri emango dut.
Nire lankide Carlos Castaño, Gorka Palazio eta Inmaculada Maizekin batera egin dugu eta benetan testu egokia dela Internet erabiltzeko era berri honen inguruan informazio zehatza eta proposamen didaktikoak jaso gura duenarentzat.
Lehengo batean irakurri nuen handik ala hemendik joko sinpatiko bat, ezagutzen ez baduzu zer pentsa emango dizuna. Hala dio: Autobus batean 7 neska-mutil doaz eta bakoitzak 7 motxila daramatza. Motxilek, ordea, 7na kateme gordetzen dute eta katemeek zazpina katakume dituzte. Zure ustez zenbat hanka eta zango daude guztira autobusean?
Esan bezala igarkizun sinpatikoa da, matematika aldetik erreza baina zolitasun puntu bat eskatzen duena. más»
Ikastorratza Didaktikarako e-aldizkaria (begira hementxe) publikazio digital elebiduna da, Gasteizeko Irakasle Eskolan berriki zenbait irakaslek martxan jarri duguna.
Argitalpen honen xedea hezkuntza, irakaskuntza eta didaktika gaiak jorratzen dituzten idazkiei bide ematea da: direla ikerketa-lanak, direla gelarako proposamen didaktikoak ala akaso kontu hauen inguruko gogoeta eta hausnarketak.
Ikastorratza Didaktikarako e-aldizkaria hezkuntza arloko egile orori irekita dago. más»
Nire ardurapean izan diren ikastaroak, nola edo hala, Web 2.0-ren inguruan kokatu dira, baita Internet erabiltzeko era berri hauek ahalbidetzen dituzten aukera didaktikoetan ere. más»
Honekin batera azken jardueraren berri emango dizuet.
Oraingo honetan segituan eskaintzen dizuedan dokumentuaz jardungo dugu.
Ikusiko duzuenez, geometriaren hastapenei buruzkoa da eta zelako-halako sartzapen erako kontsiderazioez aparte, geometriaren adikuntza ulertzeko erabili den Van Hiele-ren modeloa azaltzen da. más»
Bloke logikoak arrazoibide logikoa lantzeko tresna manipulagarri ezin interesgarriago dugu.
Segituan hiru baliabide eskaintzen dizkizut tresna honen berri eta bere erabilpena izan ditzazun.
Lehen-lehenik, wikipediak dakarrena. Definizioa ez da erabat osaturik baina orientagarri izan daiteke.
Bigarrenik, horra hor kontzeptu mapa hobeto ezagutzeko tresna hau, baita zenbait jarduerak ere. más»
This interesting book describes a research on motivation and learning styles that students of secondary education (12-14 years) show about the study of the physical properties of matter.
It shows the fundamentals, methodology and results of the research and presents interesting findings that can help improve the teaching designs of physics and chemistry. más»
Honekin batera hirugarren jarduera boluntarioa aurkezten dizuet. Kasu honetan, aurrekoetan bezalatsu, zenbait dokumentu eskainiko dizkizuet zeinetan oinarrituko dituzuen egin beharreko kontzeptu mapak. Azken hau egiteko, berriro ere, CmpaTools tresna erabiliko dugu. Alabaina ere beste instrumentu teknologiko berria martxan jarriko dugu: más»
Honekin batera bigarren eginkizunari egingo diogu aurre.
Jarduera honen berri ondoko lotura honetan aurkituko duzun kontzeptu mapan bertan daukazu eta hantxe, eginkizuna deskribatu ez ezik beharrezkoak izango dituzun dokumentuak irispidean jarri ere egiten da.
Jarduera egiteko CmapTools, berriro ere, erabiliko dugu eta, hartara, zuk zeuk erabiltzeko karpeta pribatua eskuragarri izango duzu ohiko helbidean: IHMC Public Cmaps (3) > users > University of the Basque Country > ikasleak > zeurea.más»
Izenburuan agertu legez, web 2.0 delako Internet-a erabiltzeko kontzeptu berriaren gaineko birpasa eskaini gura da baina, ez ikuspegi teknologiko hutsetik abiatuta.
Aitzitik, hizlariak gogoeta didaktikoan errotuko du bere azalpena honako galdera orokor hau ardatz izanik: zertan lagun diezagukete web 2.0 arloko teknologiek didaktika eraginkorragorik diseinatzean? más»
Ikastorratza will take part in a very interesting one about how the new uses of Internet (web 2.0) could encourage more effective educational practices. In this post you could look at the tools, links and documents that we are using.
The course will be in Basque and Spanish but if you could more information in English you could put in touch with Txomin Villarroel who co-manages this course. See you.
Umetxoen ezagutza logikoaren gaineko ikerkuntzak agertu du 4-5 urte bitartea umeek izan badutela arrazonamendu deduktiboak egiteko gaitasuna baina ahalmen hau oso baldintzatuta bide dago testuinguru eta estrategia metodologikoen aldetik.
Hau dela eta pentsamenduaren estruktura logikoen garapena izaten da matematikaren ikaskuntzako xederik nagusienetakoa. Sailkapen, segida, ordenazio eta transformazioetarako atazak izaten dira arestiko xedea gauzatzeko erabiltzen diren bitartekoak.
Ondoko kontzeptu mapa honetan ataza mota horien deskribapen eta azalpena dauzkazu. más»
Ea bada...Has gaitezen geure burua zaintzen, ondo artatzen. Hartara segituan dituzu zenbait web-gune interesgarri bezain erabilgarri. On degizuetela!: más»
"Neurketa sistema fisikoen propietate behagarrien estimazio kuantitatiboa da"
Bestalde, honako hau ere gaineratzen du:
"Neurketa, patroi hartzen den unitate eta propietatearen arteko konparaziotik eratortzen den ratioaren bidez adierazten da. Hala, esaterako, objektu baten luzeraren neurketa hasiera eta amaierako puntuen arteko tartea eta luzerarako neurtze-unitate estandarren arteko konparaketan datza"