Enseñar ciencia a los niños delako liburua, gaztelaniaz aurkezturiko zientziaren didaktikarako liburu bikaina duzu.Nire ustez oker duen gauza bakarra izenburua da; izan ere, edukia ikusita, ez dirudi soilik zuzenduta dagoenik eskolaumerik gazteentzat.
Nik neuk ikusten dut apropos DBHko baita unibertsitate mailako irakaskuntzarako ere; hain zuzen ere, ikuspegi holistiko, praktiko eta arras didaktiko batetik
garatuta baitago eta kontzeptu zientifiko zailetara hurbilketa ulergarria ahalbideratzen duErabat gomendagarri, zientzia irakasle, ikasle kurioso eta, oro har, esperimentu zale guztiontzat.