zeta-beldarrak

Irudiotan laborategian ditugun azken lagunak: zeta-beldarrak.

Animalia ornogabe hauek metamorfosia egiten dute eta oso interesgarriak dira animalien zikloa ikasteko; izan ere, leku eskasean ziklo osoa burutzen baitute: arrautzak, beldarrak, krisalida eta tximeleta. Azken hauek oraindik ez dira jaio.

Argazkiok hizpide ematen dute azken lana aurkezteko; izan ere bizitza du ardatza.
Honi buruz, lehenik eta behin esan behar da taldeko lana dela eta wiki baten bidez osatu beharko duzue.

Helburua zera daukagu: naturaren inguruko kontzeptuak eta teknologia berriak uztartzea eta hementxe aurkitu ahal izango duzu lanaren justifikazioa.

Orokorrean zera izan behar duzu aintzat: lan honek eduki behar duela: aurkezpenean, erakargarritasuna; nabigatzeko eran, zalutasuna eta edukien aldetik, doitasuna. Erabateko desafioa, nola ez.

Ondoko pauso hauek bete behar dituzue hasteko:
1.    Lehenik irakurri lanaren baldintza eta ezaugarriak; non eta hementxe.Oskola
2.    Bigarrenik, aukeratu taldekideak, osatu talde bat eta hautatu tema. Formulario honen bidez erabakien berri eman iezaiozu irakasleari.
Jasoko duzu klabe bat zure wikian sartzeko, zuek adierazitako korreoan bertan..
3.    Lana interneten bertan agertu beharko da eta amaitzeko azken eguna, maiatzaren 31a izango da.
Ondo doala!