lanaItxura, egitura, konposaketa ala kolorez eta formaz; materia aldatu egiten da.
Aldatzen da itsasoko ura, ur-lurrina bihurtzen denean; aldatzen da burdina, berotuaren berotuz, dilatatzen denean; aldatzen da oxigenoa, zeluletako arnasketan parte hartzean; aldatzen dira elikagaiak, digestioaren ondorioz odoletara pasatzen direnean.

Hala ere aldaketa guztiak ez dira mota berekoak.
Batzuetan aldaketa hauek materia osatzen duten partikularen mugimenduarekin, baino ez dute zerikusirik.
Beste batzuetan materiaren mudantzek partikula hauen egituran eragiten dute.
Hitz gutxitan esanda: aldaketa kimiko eta fisikoak.

3.lan honek materiaren aldaketa delako gai honi buruzkoa egin beharko duzu.

Ondoko atal hauek aintzat hartu beharko duzu:
1.- Materia zer den eta zer ez den, zehazteko irizpideak
2.- Materiaren inguruan neurtzen diren magnitudeen kontzeptu eta unitateak.
3.- Materiaren aldaketa fisikoak: teoria zinetiko-molekularra, molekula kontzeptua, materiaren aldaketa fisikoen adibideak eta euren interpretazioak ikuspegi makroskopiko eta mikroskopikoak. Materiaren aldaketa fisikoek Lurrean duten agerpenak: aire eta ur korronteak, fenomeno atmosferikoak,...
4.- Materiaren aldaketa kimikoak: Daltonen teoria, atomo eta elementu kontzeptua, erreakzio kimikoen interpretazio mikroskopikoa, masaren kontserbazioa, bizitza fenomenoan erreakzio kimikoek duten kasuak azpimarragarrienak (errekuntza, fotosintesia, arnasketa zelularra).

Lana burutzeko kontuan har itzazu ondoko puntu hauek:
molekula1.- Gelako azalpenak eta esplikazioak ezinbestekoak direla kontzeptu sakonak ondo ulertzeko.
2.- Gelan bertan ere, irakasleak ematen dituela orientazioak lana aurrera zuzen eramateko.
3.- Gelan bertan, berriro ere, aipatzen direla informazio iturriak oso baliagarria egin dakizkizunak informazioa eskuratzeko.
4.- Ikaste-prozesuak suposatzen duela zerbait berri sortzea, informazioa eraldatzea, aurkeztea modu pertsonal baten bidez. Hartara mapa kontzeptuala erabil ezazu aurkezpen hori egiteko.
5.- Mapa kontzeptualak tresna egokiak dira norberaren sorkuntzarako, aurkezpenak egiteko baita ikasteko ere. Hala ere ez ahaztu ez direla eskema hutsak ezta lerroaldez osaturiko testu laburrak ere. Hementxe birpasa dezakezu nola egiten den mapa kontzeptuala.

Lana bukatzeko epea maiatzaren 12a amaituko da eta formularioa erabil dezakezu zeure lana aurkezteko.