HezkidetzaJakina da mikroskopiorik ahaltsuenak ere erabiliz ez dagoela edukitzerik materiaren osagaiez esperientzia sentsitibo zuzenik.

Hau dela eta, laborategiko frogak erabiliz zientziak teoriak proposatzen ditu materiak agertzen dituen gertaera ezberdinei azalpenik eman guran.

Materiaren aldaketa fisikoetan, materiaren konposaketa berezkoak irauten du eta osagaien mugitzeko abiadura da elementu aldakorra. Fenomeno hauen artean ondoko hauek topa ditzakegu: materiaren agregazio egoeren aldaketak, dilatazio, kontrakzioa eta abar.
Fenomeno hauek ulertzeko teoria zinetiko molekularra daukagu. Segituan, zenbait informazio iturri proposatzen dizkizut zure ezagutza egiaztatzeko:
a.) Teoria zinetikoari buruzko soinu eta animazioen bidezko azalpenak (1), (2) eta animazioak baino ez (3).
b.) Materiaren aldaketa fisikoak (4).
c.) Teoria zinetikoari buruzko azalpenak (5).

Fenomeno kimikoek ordea, beste azalpen teorikoa behar dute. Ezinbestean ametitu behar dugu materia kimikoki aldatzean partikulen abiadura baino beste zerbait gehiagok aldatu behar duela. Modu honetan uler daiteke zergatik sustantzia erreaktiboak desagertzen diren eta zergatik agertzen diren lehen ez zeuden sustantziak.
Hau guztia esplikatzen saiatzeko Datonen teoria darabilkigu, zeinei buruzko informazioa honako web-gune hauetan aurki dezakezun:

a.) Daltonen biografia (1) eta (2).
b.) Taula periodikoa (3).
c.) Daltonen teoria (4), (5) eta (6).

Esan legez, internet bidezko informazio gune hauek guztiak bailagarri izan dakizkizuke gai honi buruz dakizuna hobeto ulertzeko eta ziurtatzeko ondo menperatu duzula.