Zientziaren irakaskuntzaz, euskaraz.  Egilea   English

MateInkesta
2 - 4 x 3 + 1= 
= ( -2 ) x 3 +1 =
 ( – 6) + 1
= ( – 5 )
= 2 – 12 + 1 = 2 – 13 = ( – 11)
= 2 – 12 + 1 =
2 + 1 -12 = 3 – 12
 =( – 9 )
Ez dago erantzun zuzenik

Este mes
Octubre 2008
Dom Lun Mar Mié Jue Vie Sáb
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Archivo anual
Buscar
Wiki-wikiak
Material didaktikoa
Civiblog Core Links
Ver artículo  Euler-ren zuzena
Euler-ren zuzenaren gaineko makila bat informazio aurki daiteke (esaterako, hau hori eta hura).
Hala ere, norberak egitea baino hoberik ez dago ondo ulertzeko.

Aurten gelan zuzen ospetsu hau egin dugu. Geogebra software libre eta ezin interesgarriago erabiliz.

Begira ezazu emaitza: HEMENTXE.



   más »
Ver artículo  Espageti irrazionalak edo Fibonacci errezeta.
irudiaMicrosiervos-en ustez honako formula hau aintzat hartu behar da espageti apetitoso eta zaporetsu prestatzeko:

Kilo bat pasta
Bi arrautza
Hiru tipula
Bost zerra hirugihar
Zortzi koilarakada koipe
Hamahiru zatitxo gazta parmesanoa
   más »
Ver artículo  Delaunay, aipu.
Delaunay1912 Robert Delaunay zenbait oihal aurkeztu zituen kolorearen gorespena aldarrikatzen zituztenak.

Bere ideia, kolore eta kontrasteak besterik ez zituzten artelanak proposatzea zen eta ildo honetatik abstrakzioari bide berriak ireki zizkion.

Koloreak dira, hain zuzen ere, Mireia eta Saioak hementxe aurkezten dizkiguten gaietako bat.   más »
Ver artículo  Zango eta hankei buruz
hanka
L
ehengo batean irakurri nuen handik ala hemendik joko sinpatiko bat, ezagutzen ez baduzu zer pentsa emango dizuna.
Hala dio:
    Autobus batean 7 neska-mutil doaz eta bakoitzak 7 motxila daramatza. Motxilek, ordea,     7na kateme gordetzen dute eta katemeek zazpina katakume dituzte. Zure ustez zenbat     hanka eta zango daude guztira autobusean?


Esan bezala igarkizun sinpatikoa da, matematika aldetik erreza baina zolitasun puntu bat eskatzen duena.   más »
Ver artículo  Zenbaki sistemaz mintzo
   más »
Ver artículo  Bosgarren jarduera
logicHonekin batera azken jardueraren berri emango dizuet.

Oraingo honetan segituan eskaintzen dizuedan dokumentuaz jardungo dugu.

Ikusiko duzuenez, geometriaren hastapenei buruzkoa da eta zelako-halako sartzapen erako kontsiderazioez aparte, geometriaren adikuntza ulertzeko erabili den Van Hiele-ren modeloa azaltzen da.   más »
Ver artículo  Bloke logikoak
logicBloke logikoak arrazoibide logikoa lantzeko tresna manipulagarri ezin interesgarriago dugu. Segituan hiru baliabide eskaintzen dizkizut tresna honen berri eta bere erabilpena izan ditzazun. Lehen-lehenik, wikipediak dakarrena. Definizioa ez da erabat osaturik baina orientagarri izan daiteke. Bigarrenik, horra hor kontzeptu mapa hobeto ezagutzeko tresna hau, baita zenbait jarduerak ere.   más »
Ver artículo  Horra hor hirugarren pausua!
3
Honekin batera hirugarren jarduera boluntarioa aurkezten dizuet.
Kasu honetan, aurrekoetan bezalatsu, zenbait dokumentu eskainiko dizkizuet zeinetan oinarrituko dituzuen egin beharreko kontzeptu mapak.
Azken hau egiteko, berriro ere, CmpaTools tresna erabiliko dugu.
Alabaina ere beste instrumentu teknologiko berria martxan jarriko dugu:   más »
Ver artículo  Ikasturtean barrena, bigarren urratsa

Honekin batera bigarren zapatakeginkizunari egingo diogu aurre.

Jarduera honen berri ondoko lotura honetan aurkituko duzun kontzeptu mapan bertan daukazu eta hantxe, eginkizuna deskribatu ez ezik beharrezkoak izango dituzun dokumentuak irispidean jarri ere egiten da.

Jarduera egiteko CmapTools, berriro ere, erabiliko dugu eta, hartara, zuk zeuk erabiltzeko karpeta pribatua eskuragarri izango duzu ohiko helbidean:  IHMC Public Cmaps (3) > users > University of the Basque Country > ikasleak > zeurea.   más »
Ver artículo  Cuisenaire-ren erregeletak

Horra hor Cuisenaire erregeletak erabiltzearen adibide praktikoa, kasu honetan biderketa taulen ikaskuntza laguntzeko:
   más »
Ver artículo  Pentsamendu logikoa lantzen
kuboa

 

Umetxoen ezagutza logikoaren gaineko ikerkuntzak agertu du 4-5 urte bitartea umeek izan badutela arrazonamendu deduktiboak egiteko gaitasuna baina ahalmen hau oso baldintzatuta bide dago testuinguru eta estrategia metodologikoen aldetik.

Hau dela eta pentsamenduaren estruktura logikoen garapena izaten da matematikaren ikaskuntzako xederik nagusienetakoa.
Sailkapen, segida, ordenazio eta transformazioetarako atazak izaten dira arestiko xedea gauzatzeko erabiltzen diren bitartekoak.

Ondoko kontzeptu mapa honetan ataza mota horien deskribapen eta azalpena dauzkazu.   más »

Ver artículo  Jakintzaren irudikapen grafikoak
mapa

   más »
Ver artículo  Abakoak eta abar
child
Zenbait aldiz atera da saioetan Stanislas Dehaene zientzialariaren izena; izan ere, bereak sone handiko ikerketak izan dira neuropsikologiaren arloan, orokorrean, eta, zehatzago, pentsamendu matematikoaren oinarri fisiologikoak.   más »
Ver artículo  Teoriatik praktikara
child

A
urreko saioetan errekurtso praktikoen atalean komentatu genituen ondoko hauek:
Neska-mutilekin oinarrizko kontzeptuak lantzeko era interaktibo eta erakargarri baten bidez kontsultatu gabe ezin duzu utzi ondoko web gune hau.
Bestalde, zenbaki kontzeptua barneratzeko ezinbesteko tresna deritzot abakoari (hementxe aurki dezakezu gelan erabilitako diapoak hori lantzeko). Baina abako bertikalaz aparte soroban izeneko abakoak oso interesgarri dirudi. Hortxe azaltzen da nola erabili   más »
Ver artículo  Piageten inguruan
Piageten teoriaz ari gara behin eta berriro baina gutxitan izaten da bere esperimentuak ikusteko aukera.
Jarraian zenbait aukera eskaintzen dizkizut horiexek ikusteko.
Lehenengo bideoan zenbaki eta kantitatearen iraunkortasunari buruzkoa da. Benetan interesgarria gelan bertan komentatzeko.

   más »
Ver artículo  Pentsamendu matematikoaren oinarri fisiologikoak
zerebroaPentsamendu matematikoaren sortze eta garatze prozesuak ulertu asmotan, psikologia eta pedagogiaren aldetiko ekarpenak ohikoak bezain baliagarriak dira.
Hala ere asken hamarraldiotan neurozientzien aldetik ere ekarpenak interesgarriak egiten ari dira.
Pentsamendu matematikoaren arloan, ekarpen hauek, batez ere, kognizio zenbakizkoa izeneko jakintza arlotik datorkigu eta zientzialari aipagarrienetakoa Stanislas Dehaene daukagu (Ingelesaraz baino, gurago badituzu beste hauek: 1, 2 eta 3).   más »
Ver artículo  Edukiak laburbilduz
mouse

Haur hezkuntzako taldean ikusitako puntu garrantzitsuenak ondoko hauek dira:

A) Ikasgelan matematikako irakaskuntza suspertzeko tresna manipulatzekoak:

   más »
Ver artículo  9.jarduera: Zatitzea ez da erreza!
pi
Horixe baietz!
Gelan ikusi dugun bezala, oinarrizko eragiketa matematikoen artean akaso zatiketa neska-mutilei gehien kostatzen zaie gehien.
Jazoere honen aurrean iraaksleok prestakuntza didaktiko berezia beahr ditugu.
Ildo honetatik, segituan gai honen inguruan gelan erabilitako diapoak eskaintzen dizkizut.   más »
Ver artículo  8.jarduera: Amaituz goaz!
thales
Heziketa fisikoko taldean bi tema nagusi izan ditugu.
Alde batetik biderketaren esan gura eta bere didaktika eta bestaldetik geometriaren hastapenak.
Lehenengo puntuari dagokionez horra hor gelako diapositibak eta lotura gehigarri hau eta hori.

Geometriari buruz zuzen, zuzenki, plano, angeluak, angelu motak eta poligonoak izan ditugu aztergai. Hementxe dituzu zenbait osagarri:   más »
Ver artículo  Zuk, zer uste duzu?
mate
Matematikaren irakaskuntza kezka bazaizu , ez itzazu galdu ondoko artikulu hauek:

hau eta hori

Nire ustez dinamita dira. Zer gertatzen da matematikarekin?
Egokia da geroko irakasleek izaten duten formazioa?
Zerk egiten du kale estatu mailako derrigorrezko mailako ikasleen emaitzak behar bezalakoak ez izateko matematika arloan?   más »
Ver artículo  7.saioa
arkatza
Aste honetan zehar gorputz heziketa taldeari dagokionez, zenbaki irrazionalekin segitu dugu pi eta fi direlako zenbakien esangura eta aplikazio didaktikoak ikusi ditugu.
Bestaldetik multiploen gaia ere jorratu ditugu eta kontzeptu honekin batera zenbaki lehena eta faktoreetan zenbakiak deskonposaketa ere.   más »
Ver artículo  6.saioa eta 5.jarduera (hau lana!)
dadoak
Heziketa fisikoko saioetan kenketaz jarduten dugu, hementxe aurkezten dizkizuet gelan erabilitako diapositibak.
Besta aldetik zenbaki mota zeintzuk diren eta bakoitzak dituen ezaugarriak birpasatzeko ondoko web gune hau erabil dezakezu.
Geometria, arloan Pitagorasen Teoremaz ari gara.   más »
Ver artículo  5.saioa eta 4. jarduera
abakoaMatematikaren irakaskuntzarako baliabide estrukturalei dagokienez, aste honetan bloke base anitzen erabilpenaz ari gara.
Bitarteko hau oso interesgarria matematikako ikasle hasi berriek beregana ditzaten ondoko bi kontzeptuak: alde batetik zenbaki sistema hamartarrean posizioak duen garrantzia zenbakiaren kontzeptua ulertzeko eta, bestaldetik, lehenengo eragiketa aritmetikoen zentzua ulertzeko (algoritmoa erabiltzen hasi baino lehen).   más »
Ver artículo  3. jarduera: Kontzeptu mapa
eskema
Hirugarren jarduera honen helburua zenbaki naturalak eskolaumeek nola bereganatzen dituzten ulertzean datza.
Hartara ondoko idazki hau prestatu dizuet eta gelan bertan azaltzeko izango da.
Edonola ere gero norberak laburbildu beharko du kontzeptu-mapa bat osatuz.   más »
Ver artículo  4. saioa eta 2.jarduera; dena batera
dadoakEgun eskola saioetan ikasgai dugunaz bi hitz:
Zenbatzeko sistemez ari gara ikasten eta esan bezala bi sistema nagusi aurki daiteke; pozisionalak eta ez posizionalak.
Bi hauen arteko aldea zerean datza; lehenengoetan zenbakiek adierazten duten kantitatea lotuta dago euren posizioari. Bigarrenean, haatik, zenbakiek adierazten duten kantitatea zehaztuta dago, soil-soilik euren sinboloak duen esanahiagatik. Ondoko web-gune hauetan topa dezakezu informazio gehiago.   más »
Ver artículo  1. jarduera: Ikaskuntza-modeloak
paint
Ikasgaiaren lehenbiziko jarduera planteatuta daukagu eta datorren astea da aurkeztekoa.
Horra hor bi hitz zer egin behar den gogoratzeko.
Gogoan izango duzuenez, lehenengo saioa ikaskuntza-modeloei buruz jardun genuen; hau da, ikaskuntza prozesuan suertatzen diren jazoerak interpretatzeko dauden modeloez, alegia.   más »
Ver artículo  Juegos de ingenio
liburua
Zer duzu?
Umea aspertuta daukazula?
Ez dakizula nola abiarazi zure ikasleen asmamena? Horra hor ideia bat astia pasatzeko baita gelako matematika saioei pipermin eta grazia puntu bat emateko.   más »
Ver artículo  2.saioa: Zer da gehiago 38ren %73 ala 73ren %38?
dadoakZenbaki polita, ezta?
Bai, edonor higuintzeko modukoak!
Baina ez zaitez etsi. Seguru dagoela metodo arinik jakiteko zer ote den gehiago: 38ren %73 ala 73ren %38.
Ez dugu ahaztu behar aurreko saioan komentatu genuena; hau da, matematikaren pentsamenduaren funtsa, aurreratze-gaitasunean datzala.
Problema hau mota horretako pentsamendua da; izan ere ez baita beharrezkoa eragiketa batere egitea emaitza jakiteko.   más »
Ver artículo  1.saioa: Zenbat modu ezagutzen duzu 4 x 7 egiteko?
Zbkiak
Ohiko sistema hartuz, memoria erabili dezakegu eta biderketa taulei eutsiz, gogoan izan dezakegu 4 x 7 = 28 direla.
Hau metodo unibertsala bide da baina egon badaude beste modu batzuk.
Esaterako Errusian zerabiltzaten era, bitxia inondik ere.
Behin eta berriro lehenengo faktorearen erdia eta bigarrenaren bikoitza hartzen dira.   más »
Ver artículo  Ikasgaiaren aurkezpena (hasierako saioa)
txintxeta
Ondoko puntu hauek ikasgaiaren nondik-norakoa aurkezteko. Hementxe aurkituko duzu informazio zehatza ikasgaiaren helburu, eduki eta ebaluatzeko eraz. Bestealdetik azterketa baten demo ikusi nahi baduzu, begira ezazu hauxe. Nolakoak izango diren gelako kontzeptuak aurrikusteko, begira ezazu horra. Ordutegia eta abar, segituan:   más »

Musika librea
musika_librea   

The Ubuntu Counter Project - user number # 15380


Reseñas de música recientes