Umetxoen ezagutza logikoaren gaineko ikerkuntzak agertu du 4-5 urte bitartea umeek izan badutela arrazonamendu deduktiboak egiteko gaitasuna baina ahalmen hau oso baldintzatuta bide dago testuinguru eta estrategia metodologikoen aldetik.
Hau dela eta pentsamenduaren estruktura logikoen garapena izaten da matematikaren ikaskuntzako xederik nagusienetakoa.
Sailkapen, segida, ordenazio eta transformazioetarako atazak izaten dira arestiko xedea gauzatzeko erabiltzen diren bitartekoak.
Ondoko kontzeptu mapa honetan ataza mota horien deskribapen eta azalpena dauzkazu.
Sakondu gura izanez gero Las matematicas a través del juego izeneko liburua gomendatzen dizut; izan ere, luze eta zabal jarduten da puntu hauetaz.
Autorea Pilar Ruesga Ramos daukagu eta hauxe bere doktorego tesia, hain zuzen, umeen pentsamendu logikoaren garapena suspertzeko teknika hauei buruz.