Urte honetan zehar kontaezinak dira maila pertsonalean zein espazio publikoan izandako jazoerak, berriak eta gertaerak.

Lerro hauetan zilegi bekit nabarmentzea notizia bat gure artean oharkabean pasatu arren, ni aho bete hortz utzi ninduena eta hezkuntza arloarekin arras lotuta dagoena:

Bolivia analfabetismo gabeko herria da.

Berria zehatz-mehatz Organización de Estados Iberoamericanos delako elkarteko web-guneetan argitaraturik dago (begira hementxe).

Wikipediaren arabera 2005ean populazioaren %12k ez zekien idazten zein irakurtzen eta hiru urteren buruan hara non Programa Nacional de Alfabetización (PAN) egitasmoari esker 800.00 eta koska boliviarrek lortu duten oinarrizko jakintza hori.

Orain, teknikoki, behinik behin, Bolivian ez dago analfabetorik.

Diotenez, nahi izateak maiz ahal izatea dakar eta Boliviako kasu hau esamolde honen adibide garbia da, nik uste.

Ertamerika eta Hegoamerikan egon badaude Bolivia baina aberatsagoak diren herrialdeak baina soil-soilik beste bik dute analfabetorik ez izateko pribilegio hori: Kuba eta Venezuela.

Nire aburuz berri honek zer pentsa luze eman dezake, ez ote?

Zorionak Boliviarrei!