Ikerkuntza-kide dudan Margaritak gomendio eta komentarioa bidali dizkigu La fórmula preferida del profesor liburuaren inguruan.Bere aburuz, matematikaren ikaskuntzaz loturik dagoen liburu honek lortzen du, modu erraz eta poetiko batean, azaltzea matematikak zer diren eta zein erlaziorik duten sentimenduen eremuarekin baita kulturarekin ere.
Antza, gazte jendeari ezbairik gabe gomenda dakioke liburu hau; pasarte bakan batzuk erabat ulertu gabe geratu arren. Liburu hunkigarria.
Yoko Ogawa japoniarra dugu liburu honen idazlea. Egile sendoa da, 20 obra baino gehiago argitaratu dituena.
Diotenez, suabe baina, aldi berean, sakona den prosa baten bidez idazle kapaz da giza-psikologiaren funtzionamendua dotorezia handiz deskribatzeko.
Badirudi egile honek 2006 aurkeztu zuela matematikaren inguruko beste liburu bat: más »