Azken bolada honetan Ikastorratza urrun samar ibili da.

Alde batetik,Vilnius-en izan da (Lituania), Gediminas Technical Universitateak antolaturiko astean parte hartuz.

Ponentziaren muina lan kooperatiboa suspertzeko informazio eta komunikazio teknologiak nola erabil daitezkeen erakustea zen eta hartara, materiala prestatu zen blog baten bidez. Hementxe duzu ikusteko.

Bigarren ponentzia, Europako beste muturrean izan zen, Setúbal-en (Portugal).
Berriro ere, nazioarteko aste batean parte hartuz baina, kasu honeta, hango Instituto Politécnico-an.
Ponentziaren gaia bestelakoa izanik ere (pentsamendu matematikoaren jatorria eta garapena) beste blog bat ere erabili zen eta hortxe duzu.