Microsiervos-en ustez honako formula hau aintzat hartu behar da espageti apetitoso eta zaporetsu prestatzeko:Kilo bat pasta
Bi arrautza
Hiru tipula
Bost zerra hirugihar
Zortzi koilarakada koipe
Hamahiru zatitxo gazta parmesanoa
más »
|
|
||||
|
MateInkesta
Este mes
Archivo mensual
Buscar
Software lagungarria
Webquest
Wiki-wikiak
Material didaktikoa
Civiblog Core Links
|
Martes, 15 Abril
de
Txomin
el mar 15 abr 2008 12:33 CEST
Microsiervos-en ustez honako formula hau aintzat hartu behar da espageti apetitoso eta zaporetsu prestatzeko:Kilo bat pasta Bi arrautza Hiru tipula Bost zerra hirugihar Zortzi koilarakada koipe Hamahiru zatitxo gazta parmesanoa más » Martes, 8 Abril
de
Txomin
el mar 08 abr 2008 22:08 CEST
1912 Robert Delaunay zenbait oihal aurkeztu zituen kolorearen gorespena aldarrikatzen zituztenak.Bere ideia, kolore eta kontrasteak besterik ez zituzten artelanak proposatzea zen eta ildo honetatik abstrakzioari bide berriak ireki zizkion. Koloreak dira, hain zuzen ere, Mireia eta Saioak hementxe aurkezten dizkiguten gaietako bat. más » Martes, 1 Abril
de
Txomin
el mar 01 abr 2008 09:55 CEST
![]() Lehengo batean irakurri nuen handik ala hemendik joko sinpatiko bat, ezagutzen ez baduzu zer pentsa emango dizuna. Hala dio: Autobus batean 7 neska-mutil doaz eta bakoitzak 7 motxila daramatza. Motxilek, ordea, 7na kateme gordetzen dute eta katemeek zazpina katakume dituzte. Zure ustez zenbat hanka eta zango daude guztira autobusean? Esan bezala igarkizun sinpatikoa da, matematika aldetik erreza baina zolitasun puntu bat eskatzen duena. más » Miércoles, 5 Marzo
de
Txomin
el mié 05 mar 2008 12:17 CET
![]() Ikastorratza Didaktikarako e-aldizkaria (begira hementxe) publikazio digital elebiduna da, Gasteizeko Irakasle Eskolan berriki zenbait irakaslek martxan jarri duguna. Argitalpen honen xedea hezkuntza, irakaskuntza eta didaktika gaiak jorratzen dituzten idazkiei bide ematea da: direla ikerketa-lanak, direla gelarako proposamen didaktikoak ala akaso kontu hauen inguruko gogoeta eta hausnarketak. Ikastorratza Didaktikarako e-aldizkaria hezkuntza arloko egile orori irekita dago. más »
de
Txomin
el mié 05 mar 2008 11:17 CET
Viernes, 8 Febrero
de
Txomin
el vie 08 feb 2008 17:54 CET
Berriki UPV/EHUko Hezkuntza Laguntza Zerbitzuak antolatzen duen irakasleentzako prestakuntza programan parte hartu ahal izan dut, irakasle gisa. Nire ardurapean izan diren ikastaroak, nola edo hala, Web 2.0-ren inguruan kokatu dira, baita Internet erabiltzeko era berri hauek ahalbidetzen dituzten aukera didaktikoetan ere. más » Jueves, 13 Diciembre
de
Txomin
el jue 13 dic 2007 14:25 CET
Honekin batera azken jardueraren berri emango dizuet.Oraingo honetan segituan eskaintzen dizuedan dokumentuaz jardungo dugu. Jueves, 22 Noviembre
de
Txomin
el jue 22 nov 2007 10:34 CET
Bloke logikoak arrazoibide logikoa lantzeko tresna manipulagarri ezin interesgarriago dugu.
Segituan hiru baliabide eskaintzen dizkizut tresna honen berri eta bere erabilpena izan ditzazun.
Lehen-lehenik, wikipediak dakarrena. Definizioa ez da erabat osaturik baina orientagarri izan daiteke.
Bigarrenik, horra hor kontzeptu mapa hobeto ezagutzeko tresna hau, baita zenbait jarduerak ere. más »
Domingo, 4 Noviembre
de
Txomin
el dom 04 nov 2007 09:47 CET
![]() Honekin batera hirugarren jarduera boluntarioa aurkezten dizuet. Kasu honetan, aurrekoetan bezalatsu, zenbait dokumentu eskainiko dizkizuet zeinetan oinarrituko dituzuen egin beharreko kontzeptu mapak. Azken hau egiteko, berriro ere, CmpaTools tresna erabiliko dugu. Alabaina ere beste instrumentu teknologiko berria martxan jarriko dugu: más » Jueves, 18 Octubre
de
Txomin
el jue 18 oct 2007 12:55 CEST
Honekin batera bigarren eginkizunari egingo diogu aurre.Jarduera honen berri ondoko lotura honetan aurkituko duzun kontzeptu mapan bertan daukazu eta hantxe, eginkizuna deskribatu ez ezik beharrezkoak izango dituzun dokumentuak irispidean jarri ere egiten da. Jarduera egiteko CmapTools, berriro ere, erabiliko dugu eta, hartara, zuk zeuk erabiltzeko karpeta pribatua eskuragarri izango duzu ohiko helbidean: IHMC Public Cmaps (3) > users > University of the Basque Country > ikasleak > zeurea. más » Domingo, 15 Julio
de
Txomin
el dom 15 jul 2007 16:18 CEST
![]() 2007ko Euskal Herriko Unibertsitateko uda ikastaroetan ikastorratzak ere esku hartuko du; hain zuzen ere, Bilbo, artea eta kultura delako egitasmoan. Zehatzago, Hezkuntza eta kultura digitalak Web 2.0 kurtsoan ondoko atal honetan: Jardunbide egokiak Web 2.0-n: blog eta wikien erabilera hezkuntzan (Carlos Castaño irakasleak koordinaturik). Izenburuan agertu legez, web 2.0 delako Internet-a erabiltzeko kontzeptu berriaren gaineko birpasa eskaini gura da baina, ez ikuspegi teknologiko hutsetik abiatuta. Aitzitik, hizlariak gogoeta didaktikoan errotuko du bere azalpena honako galdera orokor hau ardatz izanik: zertan lagun diezagukete web 2.0 arloko teknologiek didaktika eraginkorragorik diseinatzean? más » Lunes, 21 Mayo
de
Txomin
el lun 21 may 2007 11:02 CEST
Horra hor Cuisenaire erregeletak erabiltzearen adibide praktikoa, kasu honetan biderketa taulen ikaskuntza laguntzeko: más »
de
Txomin
el lun 21 may 2007 10:43 CEST
Umetxoen ezagutza logikoaren gaineko ikerkuntzak agertu du 4-5 urte bitartea umeek izan badutela arrazonamendu deduktiboak egiteko gaitasuna baina ahalmen hau oso baldintzatuta bide dago testuinguru eta estrategia metodologikoen aldetik. Hau dela eta pentsamenduaren estruktura logikoen garapena izaten da matematikaren ikaskuntzako xederik nagusienetakoa. Ondoko kontzeptu mapa honetan ataza mota horien deskribapen eta azalpena dauzkazu. más » Lunes, 14 Mayo
de
Txomin
el lun 14 may 2007 11:15 CEST
Zera dio wikipediak: "Neurketa sistema fisikoen propietate behagarrien estimazio kuantitatiboa da" Bestalde, honako hau ere gaineratzen du: "Neurketa, patroi hartzen den unitate eta propietatearen arteko konparaziotik eratortzen den ratioaren bidez adierazten da. Hala, esaterako, objektu baten luzeraren neurketa hasiera eta amaierako puntuen arteko tartea eta luzerarako neurtze-unitate estandarren arteko konparaketan datza" más »Lunes, 16 Abril
de
Txomin
el lun 16 abr 2007 21:22 CEST
Jueves, 29 Marzo
de
Txomin
el jue 29 mar 2007 21:53 CEST
Lehenengo lana emateko epea agortu da.Bikote bakoitzak bere wiki-ra igo behar izan du bere proposamen didaktikoa (hemen eta hor) eta orain gelako aurkezpenak baino ez dira falta. Guztiok daukagu eskuragarri besteek eginiko lana eta hala, elkarrengandik ere ikas dezakegu. Edonola ere komentario orokor moduan esan gura dut benetan más » Lunes, 26 Marzo
de
Txomin
el lun 26 mar 2007 16:13 CEST
![]() Zenbait aldiz atera da saioetan Stanislas Dehaene zientzialariaren izena; izan ere, bereak sone handiko ikerketak izan dira neuropsikologiaren arloan, orokorrean, eta, zehatzago, pentsamendu matematikoaren oinarri fisiologikoak. más » Martes, 20 Marzo
de
Txomin
el mar 20 mar 2007 20:38 CET
![]() Aurreko saioetan errekurtso praktikoen atalean komentatu genituen ondoko hauek: Neska-mutilekin oinarrizko kontzeptuak lantzeko era interaktibo eta erakargarri baten bidez kontsultatu gabe ezin duzu utzi ondoko web gune hau. Bestalde, zenbaki kontzeptua barneratzeko ezinbesteko tresna deritzot abakoari (hementxe aurki dezakezu gelan erabilitako diapoak hori lantzeko). Baina abako bertikalaz aparte soroban izeneko abakoak oso interesgarri dirudi. Hortxe azaltzen da nola erabili más »
de
Txomin
el mar 20 mar 2007 20:36 CET
Lunes, 19 Marzo
de
Txomin
el lun 19 mar 2007 15:12 CET
![]() Egun zaila da teknologia berriekin topo ez egitea, batez ere hezkuntza arloko esparruetan. Hau egia da baita haur hezkuntzan ere. Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua. Irakas-praktikak erakutsi digu panazea izan gabe ere, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako. más » Miércoles, 14 Marzo
de
Txomin
el mié 14 mar 2007 08:37 CET
![]() Maiz aipatzen da umeak idatzi gabeko liburuak ala esponjak bezalakoak direla; nolabait azpimarratzeko ezagueraren erakuntzan jatorrizko ahalmenak baino gehiago eragin sozialak eta inguruarekiko interakzio eta esperientzia sentsorialak duten garrantzia. Beste askotan tabula rasa delako analogia erabiltzen da nabarmentzeko jaiotzetiko umeek adierazten duten gaitasun kognitibo eza. más » Miércoles, 7 Marzo
de
Txomin
el mié 07 mar 2007 08:37 CET
Pentsamendu matematikoaren sortze eta garatze prozesuak ulertu asmotan, psikologia eta pedagogiaren aldetiko ekarpenak ohikoak bezain baliagarriak dira.Hala ere asken hamarraldiotan neurozientzien aldetik ere ekarpenak interesgarriak egiten ari dira. Pentsamendu matematikoaren arloan, ekarpen hauek, batez ere, kognizio zenbakizkoa izeneko jakintza arlotik datorkigu eta zientzialari aipagarrienetakoa Stanislas Dehaene daukagu (Ingelesaraz baino, gurago badituzu beste hauek: 1, 2 eta 3). más » Lunes, 5 Marzo
de
Txomin
el lun 05 mar 2007 10:30 CET
![]() Has gaitezen! Ikasgai berri honi hasiera emateko jarraian ikasgaiaren gaineko antolakuntzaz zenbait argibide eskainiko dizkizut: Horra hor ikasgaiaren antolamenduaren gaineko zenbait puntu: • Egutegia. • Tutoretza saioak. • Ikasgaiaren ebaluatzeko puntuak. • Teknologia berriak. On dagigula! más » Martes, 13 Febrero
Miércoles, 27 Diciembre
de
Txomin
el mié 27 dic 2006 17:50 CET
Horra hor gonbite bat.Unetxorik baduzu, irakur itzazu bi artikulu hauek, informazio eta komunikaziorako teknologia berriek irakaskuntzan irekitzen dituzten ikuspegi berriez. Lehenengo artikulua ¿Quién le enseña a quién? eta María Farber-ek sinatu du. Wiki erreminta kooperatibo izanik, artikuluaren egileak azpimarratzen du alderdi hori eta irakaskuntza duen eragina. Bigarren artikulua oso iradokigarria da: La escuela del futuro será un wiki. Mario Núñez-ek sinatzen du más » Martes, 19 Diciembre
de
Txomin
el mar 19 dic 2006 13:09 CET
![]() Horixe baietz! Gelan ikusi dugun bezala, oinarrizko eragiketa matematikoen artean akaso zatiketa neska-mutilei gehien kostatzen zaie gehien. Jazoere honen aurrean iraaksleok prestakuntza didaktiko berezia beahr ditugu. Ildo honetatik, segituan gai honen inguruan gelan erabilitako diapoak eskaintzen dizkizut. más » Viernes, 15 Diciembre
de
Txomin
el vie 15 dic 2006 10:55 CET
![]() Heziketa fisikoko taldean bi tema nagusi izan ditugu. Alde batetik biderketaren esan gura eta bere didaktika eta bestaldetik geometriaren hastapenak. Lehenengo puntuari dagokionez horra hor gelako diapositibak eta lotura gehigarri hau eta hori. Geometriari buruz zuzen, zuzenki, plano, angeluak, angelu motak eta poligonoak izan ditugu aztergai. Hementxe dituzu zenbait osagarri: más » Sábado, 2 Diciembre
de
Txomin
el sáb 02 dic 2006 23:17 CET
![]() Matematikaren irakaskuntza kezka bazaizu , ez itzazu galdu ondoko artikulu hauek: Nire ustez dinamita dira. Zer gertatzen da matematikarekin? Egokia da geroko irakasleek izaten duten formazioa? Zerk egiten du kale estatu mailako derrigorrezko mailako ikasleen emaitzak behar bezalakoak ez izateko matematika arloan? más » Viernes, 1 Diciembre
de
Txomin
el vie 01 dic 2006 12:55 CET
![]() Aste honetan zehar gorputz heziketa taldeari dagokionez, zenbaki irrazionalekin segitu dugu pi eta fi direlako zenbakien esangura eta aplikazio didaktikoak ikusi ditugu. Bestaldetik multiploen gaia ere jorratu ditugu eta kontzeptu honekin batera zenbaki lehena eta faktoreetan zenbakiak deskonposaketa ere. más » Martes, 21 Noviembre
de
Txomin
el mar 21 nov 2006 13:04 CET
Martes, 14 Noviembre
de
Txomin
el mar 14 nov 2006 13:06 CET
Matematikaren irakaskuntzarako baliabide estrukturalei dagokienez, aste honetan bloke base anitzen erabilpenaz ari gara.Bitarteko hau oso interesgarria matematikako ikasle hasi berriek beregana ditzaten ondoko bi kontzeptuak: alde batetik zenbaki sistema hamartarrean posizioak duen garrantzia zenbakiaren kontzeptua ulertzeko eta, bestaldetik, lehenengo eragiketa aritmetikoen zentzua ulertzeko (algoritmoa erabiltzen hasi baino lehen). más » Sábado, 4 Noviembre
de
Txomin
el sáb 04 nov 2006 09:34 CET
|
|||