Segituan 3.lanaren kalifikazioak dituzu ikusgai.Gogoan izango duzu, nola ez, puntaketaren esangura:
Lan ez gainditua: 0
Nahiko: 1Oso ondo: 2
Bikain: 3
Aipamenik gorenena: 4
Notak ikusita, lehengo eta behin esan beharra dago gehienok lan bikainak aurkeztu dituzuela eta horregatik hain nota onak izan ditugu.
Ohi bezala eta bi lan azpimarratzeagatik, Ane Uruburu eta Ainitze Anzolarenak nabarmenduko nituzke.
Ikus dezakezuenez, mapa kontzeptual bati dagokin egitura errespetatzeaz aparte, eskaturiko informazio gehiena agertu dute.
Ildo honetatik, bakan batzuok testu gisako lana aurkeztu duzue. Mota honetako lana ez zen inolaz ere, eskatzen zena (begira ezazu hemen) eta horregatik ez duzue gainditu. Berreskurapenik gura izanez gero jar zaitezte harremanetan irakaslearekin.
Edonola ere oraingo arreta-puntuak izan behar du azken lana .
Hementxe dituzu zereginak eta baldintzak eta edonola ere, berriro azpimarratzen dizuet gelara etortzeak duen garrantzia zeregina eta ikaskuntza-prozesua aurrera eraman ahal izateko.
Suerte on eta gelan ikusiko dugu elkar!