Lan interesgarria egin duzuena, nola ez.Benetan goraipagarri gehienok egin duzuen lana, uztartzeko zientziaren ikaskuntza eta teknologia berriak.
Segituan aipatu gura ditut zenbait aspektu interesgarri lan ezberdinetan topatu ditudanak:
Esate baterako, horra hor talde batek aurkeztu duen mapa kontzeptuala bere lanari ukitu pertsonalizatua eman guran.
Beste aldetik, begira ezazue hemen zein era berezia erabili duen beste talde batek galderak eta erantzunak planteatzeko.
Hiru aipamen hauek hiru lan egoki eta interesgarrietarako.Ebaluatzeko irizpideei dagokionez, hementxe dituzue. Hala ere eta hitz gutxitan laburbiltzeko zera zen hobestekoa:
Lan pertsonalizatua (ez kopiak) izatea. Talde batzuek aurkeztu duten lana beste lanen plagiotik oso hurbil izan da, bilduma moduko lana baliotsua izan bada ere.
Eduki egoki eta ulerkorra jorratzea. Emandako gaiari lotuta eta zentzutasunez eginda.
Egitura erosoa aurkeztea. Ez soilik testu luze bat. Teknologia berriek eskaintzen duten zalutasunez baliatuz informazioa orrialde ezberdinetan sakabanatu behar da, sarea balitz bezala.