Horra hor Cuisenaire erregeletak erabiltzearen adibide praktikoa, kasu honetan biderketa taulen ikaskuntza laguntzeko:
más »
|
|
||||
|
Categorías
MateInkesta
Este mes
Archivo mensual
Buscar
Software lagungarria
Webquest
Wiki-wikiak
Material didaktikoa
Civiblog Core Links
|
Lunes, 21 Mayo
de
Txomin
el lun 21 may 2007 11:02 CEST
Horra hor Cuisenaire erregeletak erabiltzearen adibide praktikoa, kasu honetan biderketa taulen ikaskuntza laguntzeko: más »
de
Txomin
el lun 21 may 2007 10:43 CEST
Umetxoen ezagutza logikoaren gaineko ikerkuntzak agertu du 4-5 urte bitartea umeek izan badutela arrazonamendu deduktiboak egiteko gaitasuna baina ahalmen hau oso baldintzatuta bide dago testuinguru eta estrategia metodologikoen aldetik. Hau dela eta pentsamenduaren estruktura logikoen garapena izaten da matematikaren ikaskuntzako xederik nagusienetakoa. Ondoko kontzeptu mapa honetan ataza mota horien deskribapen eta azalpena dauzkazu. más » Lunes, 14 Mayo
de
Txomin
el lun 14 may 2007 11:15 CEST
Zera dio wikipediak: "Neurketa sistema fisikoen propietate behagarrien estimazio kuantitatiboa da" Bestalde, honako hau ere gaineratzen du: "Neurketa, patroi hartzen den unitate eta propietatearen arteko konparaziotik eratortzen den ratioaren bidez adierazten da. Hala, esaterako, objektu baten luzeraren neurketa hasiera eta amaierako puntuen arteko tartea eta luzerarako neurtze-unitate estandarren arteko konparaketan datza" más »Lunes, 16 Abril
de
Txomin
el lun 16 abr 2007 21:22 CEST
Jueves, 29 Marzo
de
Txomin
el jue 29 mar 2007 21:53 CEST
Lehenengo lana emateko epea agortu da.Bikote bakoitzak bere wiki-ra igo behar izan du bere proposamen didaktikoa (hemen eta hor) eta orain gelako aurkezpenak baino ez dira falta. Guztiok daukagu eskuragarri besteek eginiko lana eta hala, elkarrengandik ere ikas dezakegu. Edonola ere komentario orokor moduan esan gura dut benetan más » Lunes, 26 Marzo
de
Txomin
el lun 26 mar 2007 16:13 CEST
![]() Zenbait aldiz atera da saioetan Stanislas Dehaene zientzialariaren izena; izan ere, bereak sone handiko ikerketak izan dira neuropsikologiaren arloan, orokorrean, eta, zehatzago, pentsamendu matematikoaren oinarri fisiologikoak. más » Martes, 20 Marzo
de
Txomin
el mar 20 mar 2007 20:38 CET
![]() Aurreko saioetan errekurtso praktikoen atalean komentatu genituen ondoko hauek: Neska-mutilekin oinarrizko kontzeptuak lantzeko era interaktibo eta erakargarri baten bidez kontsultatu gabe ezin duzu utzi ondoko web gune hau. Bestalde, zenbaki kontzeptua barneratzeko ezinbesteko tresna deritzot abakoari (hementxe aurki dezakezu gelan erabilitako diapoak hori lantzeko). Baina abako bertikalaz aparte soroban izeneko abakoak oso interesgarri dirudi. Hortxe azaltzen da nola erabili más »
de
Txomin
el mar 20 mar 2007 20:36 CET
Lunes, 19 Marzo
de
Txomin
el lun 19 mar 2007 15:12 CET
![]() Egun zaila da teknologia berriekin topo ez egitea, batez ere hezkuntza arloko esparruetan. Hau egia da baita haur hezkuntzan ere. Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua. Irakas-praktikak erakutsi digu panazea izan gabe ere, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako. más » Miércoles, 14 Marzo
de
Txomin
el mié 14 mar 2007 08:37 CET
![]() Maiz aipatzen da umeak idatzi gabeko liburuak ala esponjak bezalakoak direla; nolabait azpimarratzeko ezagueraren erakuntzan jatorrizko ahalmenak baino gehiago eragin sozialak eta inguruarekiko interakzio eta esperientzia sentsorialak duten garrantzia. Beste askotan tabula rasa delako analogia erabiltzen da nabarmentzeko jaiotzetiko umeek adierazten duten gaitasun kognitibo eza. más » Miércoles, 7 Marzo
de
Txomin
el mié 07 mar 2007 08:37 CET
Pentsamendu matematikoaren sortze eta garatze prozesuak ulertu asmotan, psikologia eta pedagogiaren aldetiko ekarpenak ohikoak bezain baliagarriak dira.Hala ere asken hamarraldiotan neurozientzien aldetik ere ekarpenak interesgarriak egiten ari dira. Pentsamendu matematikoaren arloan, ekarpen hauek, batez ere, kognizio zenbakizkoa izeneko jakintza arlotik datorkigu eta zientzialari aipagarrienetakoa Stanislas Dehaene daukagu (Ingelesaraz baino, gurago badituzu beste hauek: 1, 2 eta 3). más » Lunes, 5 Marzo
de
Txomin
el lun 05 mar 2007 10:30 CET
![]() Has gaitezen! Ikasgai berri honi hasiera emateko jarraian ikasgaiaren gaineko antolakuntzaz zenbait argibide eskainiko dizkizut: Horra hor ikasgaiaren antolamenduaren gaineko zenbait puntu: • Egutegia. • Tutoretza saioak. • Ikasgaiaren ebaluatzeko puntuak. • Teknologia berriak. On dagigula! más » Martes, 13 Febrero
Miércoles, 27 Diciembre
de
Txomin
el mié 27 dic 2006 17:50 CET
Horra hor gonbite bat.Unetxorik baduzu, irakur itzazu bi artikulu hauek, informazio eta komunikaziorako teknologia berriek irakaskuntzan irekitzen dituzten ikuspegi berriez. Lehenengo artikulua ¿Quién le enseña a quién? eta María Farber-ek sinatu du. Wiki erreminta kooperatibo izanik, artikuluaren egileak azpimarratzen du alderdi hori eta irakaskuntza duen eragina. Bigarren artikulua oso iradokigarria da: La escuela del futuro será un wiki. Mario Núñez-ek sinatzen du más » Martes, 19 Diciembre
de
Txomin
el mar 19 dic 2006 13:09 CET
![]() Horixe baietz! Gelan ikusi dugun bezala, oinarrizko eragiketa matematikoen artean akaso zatiketa neska-mutilei gehien kostatzen zaie gehien. Jazoere honen aurrean iraaksleok prestakuntza didaktiko berezia beahr ditugu. Ildo honetatik, segituan gai honen inguruan gelan erabilitako diapoak eskaintzen dizkizut. más » Viernes, 15 Diciembre
de
Txomin
el vie 15 dic 2006 10:55 CET
![]() Heziketa fisikoko taldean bi tema nagusi izan ditugu. Alde batetik biderketaren esan gura eta bere didaktika eta bestaldetik geometriaren hastapenak. Lehenengo puntuari dagokionez horra hor gelako diapositibak eta lotura gehigarri hau eta hori. Geometriari buruz zuzen, zuzenki, plano, angeluak, angelu motak eta poligonoak izan ditugu aztergai. Hementxe dituzu zenbait osagarri: más » Sábado, 2 Diciembre
de
Txomin
el sáb 02 dic 2006 23:17 CET
![]() Matematikaren irakaskuntza kezka bazaizu , ez itzazu galdu ondoko artikulu hauek: Nire ustez dinamita dira. Zer gertatzen da matematikarekin? Egokia da geroko irakasleek izaten duten formazioa? Zerk egiten du kale estatu mailako derrigorrezko mailako ikasleen emaitzak behar bezalakoak ez izateko matematika arloan? más » Viernes, 1 Diciembre
de
Txomin
el vie 01 dic 2006 12:55 CET
![]() Aste honetan zehar gorputz heziketa taldeari dagokionez, zenbaki irrazionalekin segitu dugu pi eta fi direlako zenbakien esangura eta aplikazio didaktikoak ikusi ditugu. Bestaldetik multiploen gaia ere jorratu ditugu eta kontzeptu honekin batera zenbaki lehena eta faktoreetan zenbakiak deskonposaketa ere. más » Martes, 21 Noviembre
de
Txomin
el mar 21 nov 2006 13:04 CET
Martes, 14 Noviembre
de
Txomin
el mar 14 nov 2006 13:06 CET
Matematikaren irakaskuntzarako baliabide estrukturalei dagokienez, aste honetan bloke base anitzen erabilpenaz ari gara.Bitarteko hau oso interesgarria matematikako ikasle hasi berriek beregana ditzaten ondoko bi kontzeptuak: alde batetik zenbaki sistema hamartarrean posizioak duen garrantzia zenbakiaren kontzeptua ulertzeko eta, bestaldetik, lehenengo eragiketa aritmetikoen zentzua ulertzeko (algoritmoa erabiltzen hasi baino lehen). más » Sábado, 4 Noviembre
de
Txomin
el sáb 04 nov 2006 09:34 CET
Jueves, 2 Noviembre
de
Txomin
el jue 02 nov 2006 10:21 CET
Egun eskola saioetan ikasgai dugunaz bi hitz:Zenbatzeko sistemez ari gara ikasten eta esan bezala bi sistema nagusi aurki daiteke; pozisionalak eta ez posizionalak. Bi hauen arteko aldea zerean datza; lehenengoetan zenbakiek adierazten duten kantitatea lotuta dago euren posizioari. Bigarrenean, haatik, zenbakiek adierazten duten kantitatea zehaztuta dago, soil-soilik euren sinboloak duen esanahiagatik. Ondoko web-gune hauetan topa dezakezu informazio gehiago. más » Miércoles, 1 Noviembre
de
Txomin
el mié 01 nov 2006 23:25 CET
![]() Post honen bidez ebaluazio jarraituaren lehenengo emaitzen berri emango dizuet Jakina denez wikian burutuko dituzue zenbait jarduera bi helburu erdiesteko: • Lehenik gelan lantzen ari garen ikasgaien ulertze-mailan sakontzea • Bigarrenik, irakaskuntzarako teknologia berriek eskaintzen diguten bitartekoak ezagutzea Ikaskide gehienok ondotxo bete dituzue jomugok. más » Sábado, 28 Octubre
de
Txomin
el sáb 28 oct 2006 23:06 CEST
![]() Okertu ote naiz izenburuan? Ez ezazu uste izan. Hala ere aitortu behar dut truku egon badagoela baina zein ote? 3.saio honetan landuko ditugun helburuenetakoak du zerikusirik post edo artikulutxo honen helburuarekin. Edonola ere eta zure kabuz zertxobait ikertu gura baduzu ondoko helbide hau akaso irakurri beharko zenuke. Ikusiko duzunez, zenbakien sistemak delako gaia jorratuko dugu. más » Jueves, 26 Octubre
de
Txomin
el jue 26 oct 2006 09:26 CEST
![]() Ikasgaiaren lehenbiziko jarduera planteatuta daukagu eta datorren astea da aurkeztekoa. Horra hor bi hitz zer egin behar den gogoratzeko. Gogoan izango duzuenez, lehenengo saioa ikaskuntza-modeloei buruz jardun genuen; hau da, ikaskuntza prozesuan suertatzen diren jazoerak interpretatzeko dauden modeloez, alegia. más » Domingo, 22 Octubre
Viernes, 20 Octubre
de
Txomin
el vie 20 oct 2006 23:29 CEST
Zenbaki polita, ezta?Bai, edonor higuintzeko modukoak! Baina ez zaitez etsi. Seguru dagoela metodo arinik jakiteko zer ote den gehiago: 38ren %73 ala 73ren %38. Ez dugu ahaztu behar aurreko saioan komentatu genuena; hau da, matematikaren pentsamenduaren funtsa, aurreratze-gaitasunean datzala. Problema hau mota horretako pentsamendua da; izan ere ez baita beharrezkoa eragiketa batere egitea emaitza jakiteko. más » Sábado, 14 Octubre
de
Txomin
el sáb 14 oct 2006 23:45 CEST
![]() Ohiko sistema hartuz, memoria erabili dezakegu eta biderketa taulei eutsiz, gogoan izan dezakegu 4 x 7 = 28 direla. Hau metodo unibertsala bide da baina egon badaude beste modu batzuk. Esaterako Errusian zerabiltzaten era, bitxia inondik ere. Behin eta berriro lehenengo faktorearen erdia eta bigarrenaren bikoitza hartzen dira. más » Martes, 26 Septiembre
de
Txomin
el mar 26 sep 2006 21:21 CEST
![]() Ikasturteko lehenbiziko tema materia da. Zer ote da materia? Zeri deritzogu materia? Orokorrean “zerbait” materiatzat jotzeko zerbait delako hori somagarri egin behar zaigu. Hala erraz ondorioztatzen dugu burdina, harriak, ura ala zura materia direla (objektu solido ala likido ikusgarriak diren aldetik). Baina materia ez da beti “somagarri” eta beste aldetik, hautematen dugun oro ez da beti materia izaten (erdarnioak, esate-baterako). Zein kriterio erabil dezakegu jakiteko zer ote den materia? Wikipediaren arabera, bi irizpide dira erabiltzekoak: espazioa okupatzea eta masa izatea. Ondoko bideo honetan erakusten da nola hautematen ez dugun objektu bat (airea) materiatzat jo behar dugun aipaturiko bi kriterioak erabiliz. ESKEMA más »
de
Txomin
el mar 26 sep 2006 15:31 CEST
![]() Ondoko puntu hauek ikasgaiaren nondik-norakoa aurkezteko. Hementxe aurkituko duzu informazio zehatza ikasgaiaren helburu, eduki eta ebaluatzeko eraz. Bestealdetik azterketa baten demo ikusi nahi baduzu, begira ezazu hauxe. Nolakoak izango diren gelako kontzeptuak aurrikusteko, begira ezazu horra. Ordutegia eta abar, segituan: más » Lunes, 24 Abril
de
Txomin
el lun 24 abr 2006 21:50 CEST
![]() Datozen egunetan wikiaren erabilpena aztergai izango dugu eta segituan, martxan jartzea izango da erronka. Plana ondoko hau izango dugu: Aste pare batean guztion artean wiki bat eskukatuko dugu, norberaren prestakuntzarako. Geroan, oinarrizko komandoak eta wikiaren filosofia ezagututa, taldeka sortu beharko dituzue bizitzaren gaiari lotutako wikiak. más » |
|||