Egun zaila da teknologia berriekin topo ez egitea, batez ere hezkuntza arloko esparruetan. Hau egia da baita haur hezkuntzan ere. Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua. Irakas-praktikak erakutsi digu panazea izan gabe ere, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako. más»
Horra hor gonbite bat. Unetxorik baduzu, irakur itzazu bi artikulu hauek, informazio eta komunikaziorako teknologia berriek irakaskuntzan irekitzen dituzten ikuspegi berriez. Lehenengo artikulua ¿Quién le enseña a quién? eta María Farber-ek sinatu du. Wiki erreminta kooperatibo izanik, artikuluaren egileak azpimarratzen du alderdi hori eta irakaskuntza duen eragina. Bigarren artikulua oso iradokigarria da: La escuela del futuro será un wiki. Mario Núñez-ek sinatzen du más»
Horixe baietz! Gelan ikusi dugun bezala, oinarrizko eragiketa matematikoen artean akaso zatiketa neska-mutilei gehien kostatzen zaie gehien. Jazoere honen aurrean iraaksleok prestakuntza didaktiko berezia beahr ditugu. Ildo honetatik, segituan gai honen inguruan gelan erabilitako diapoak eskaintzen dizkizut. más»
Heziketa fisikoko taldean bi tema nagusi izan ditugu. Alde batetik biderketaren esan gura eta bere didaktika eta bestaldetik geometriaren hastapenak. Lehenengo puntuari dagokionez horra hor gelako diapositibak eta lotura gehigarri hau eta hori.
Geometriari buruz zuzen, zuzenki, plano, angeluak, angelu motak eta poligonoak izan ditugu aztergai. Hementxe dituzu zenbait osagarri: más»
Nire ustez dinamita dira. Zer gertatzen da matematikarekin? Egokia da geroko irakasleek izaten duten formazioa? Zerk egiten du kale estatu mailako derrigorrezko mailako ikasleen emaitzak behar bezalakoak ez izateko matematika arloan? más»
Aste honetan zehar gorputz heziketa taldeari dagokionez, zenbaki irrazionalekin segitu dugu pi eta fi direlako zenbakien esangura eta aplikazio didaktikoak ikusi ditugu. Bestaldetik multiploen gaia ere jorratu ditugu eta kontzeptu honekin batera zenbaki lehena eta faktoreetan zenbakiak deskonposaketa ere. más»
Heziketa fisikoko saioetan kenketaz jarduten dugu, hementxe aurkezten dizkizuet gelan erabilitako diapositibak. Besta aldetik zenbaki mota zeintzuk diren eta bakoitzak dituen ezaugarriak birpasatzeko ondoko web gune hau erabil dezakezu. Geometria, arloan Pitagorasen Teoremaz ari gara. más»
Matematikaren irakaskuntzarako baliabide estrukturalei dagokienez, aste honetan bloke base anitzen erabilpenaz ari gara. Bitarteko hau oso interesgarria matematikako ikasle hasi berriek beregana ditzaten ondoko bi kontzeptuak: alde batetik zenbaki sistema hamartarrean posizioak duen garrantzia zenbakiaren kontzeptua ulertzeko eta, bestaldetik, lehenengo eragiketa aritmetikoen zentzua ulertzeko (algoritmoa erabiltzen hasi baino lehen). más»
Hirugarren jarduera honen helburua zenbaki naturalak eskolaumeek nola bereganatzen dituzten ulertzean datza. Hartara ondoko idazki hau prestatu dizuet eta gelan bertan azaltzeko izango da. Edonola ere gero norberak laburbildu beharko du kontzeptu-mapa bat osatuz. más»
Egun eskola saioetan ikasgai dugunaz bi hitz: Zenbatzeko sistemez ari gara ikasten eta esan bezala bi sistema nagusi aurki daiteke; pozisionalak eta ez posizionalak. Bi hauen arteko aldea zerean datza; lehenengoetan zenbakiek adierazten duten kantitatea lotuta dago euren posizioari. Bigarrenean, haatik, zenbakiek adierazten duten kantitatea zehaztuta dago, soil-soilik euren sinboloak duen esanahiagatik. Ondoko web-gune hauetan topa dezakezu informazio gehiago. más»
Post honen bidez ebaluazio jarraituaren lehenengo emaitzen berri emango dizuet
Jakina denez wikian burutuko dituzue zenbait jarduera bi helburu erdiesteko: • Lehenik gelan lantzen ari garen ikasgaien ulertze-mailan sakontzea • Bigarrenik, irakaskuntzarako teknologia berriek eskaintzen diguten bitartekoak ezagutzea Ikaskide gehienok ondotxo bete dituzue jomugok. más»
Okertu ote naiz izenburuan? Ez ezazu uste izan. Hala ere aitortu behar dut truku egon badagoela baina zein ote? 3.saio honetan landuko ditugun helburuenetakoak du zerikusirik post edo artikulutxo honen helburuarekin. Edonola ere eta zure kabuz zertxobait ikertu gura baduzu ondoko helbide hau akaso irakurri beharko zenuke. Ikusiko duzunez, zenbakien sistemak delako gaia jorratuko dugu. más»
Ikasgaiaren lehenbiziko jarduera planteatuta daukagu eta datorren astea da aurkeztekoa. Horra hor bi hitz zer egin behar den gogoratzeko. Gogoan izango duzuenez, lehenengo saioa ikaskuntza-modeloei buruz jardun genuen; hau da, ikaskuntza prozesuan suertatzen diren jazoerak interpretatzeko dauden modeloez, alegia. más»
Zer duzu? Umea aspertuta daukazula? Ez dakizula nola abiarazi zure ikasleen asmamena? Horra hor ideia bat astia pasatzeko baita gelako matematika saioei pipermin eta grazia puntu bat emateko. más»
Zenbaki polita, ezta? Bai, edonor higuintzeko modukoak! Baina ez zaitez etsi. Seguru dagoela metodo arinik jakiteko zer ote den gehiago: 38ren %73 ala 73ren %38. Ez dugu ahaztu behar aurreko saioan komentatu genuena; hau da, matematikaren pentsamenduaren funtsa, aurreratze-gaitasunean datzala. Problema hau mota horretako pentsamendua da; izan ere ez baita beharrezkoa eragiketa batere egitea emaitza jakiteko. más»
Ohiko sistema hartuz, memoria erabili dezakegu eta biderketa taulei eutsiz, gogoan izan dezakegu 4 x 7 = 28 direla. Hau metodo unibertsala bide da baina egon badaude beste modu batzuk. Esaterako Errusian zerabiltzaten era, bitxia inondik ere. Behin eta berriro lehenengo faktorearen erdia eta bigarrenaren bikoitza hartzen dira. más»
Ondoko puntu hauek ikasgaiaren nondik-norakoa aurkezteko. Hementxe aurkituko duzu informazio zehatza ikasgaiaren helburu, eduki eta ebaluatzeko eraz. Bestealdetik azterketa baten demo ikusi nahi baduzu, begira ezazu hauxe. Nolakoak izango diren gelako kontzeptuak aurrikusteko, begira ezazu horra. Ordutegia eta abar, segituan: más»
Datozen egunetan wikiaren erabilpena aztergai izango dugu eta segituan, martxan jartzea izango da erronka.
Plana ondoko hau izango dugu:
Aste pare batean guztion artean wiki bat eskukatuko dugu, norberaren prestakuntzarako.
Geroan, oinarrizko komandoak eta wikiaren filosofia ezagututa, taldeka sortu beharko dituzue bizitzaren gaiari lotutako wikiak. más»