Zientziaren irakaskuntzaz, euskaraz.  Egilea   English

MateInkesta
2 - 4 x 3 + 1= 
= ( -2 ) x 3 +1 =
 ( – 6) + 1
= ( – 5 )
= 2 – 12 + 1 = 2 – 13 = ( – 11)
= 2 – 12 + 1 =
2 + 1 -12 = 3 – 12
 =( – 9 )
Ez dago erantzun zuzenik

Este mes
Marzo 2007
Dom Lun Mar Mié Jue Vie Sáb
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Archivo anual
Buscar
Wiki-wikiak
Material didaktikoa
Civiblog Core Links
Ver artículo  Teknologia berriak, haur hezkuntzan ere
TIC
Egun zaila da teknologia berriekin topo ez egitea, batez ere hezkuntza arloko esparruetan. Hau egia da baita haur hezkuntzan ere.
Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua. Irakas-praktikak erakutsi digu panazea izan gabe ere, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako.   más »
Ver artículo  6.saioa eta 5.jarduera (hau lana!)
dadoak
Heziketa fisikoko saioetan kenketaz jarduten dugu, hementxe aurkezten dizkizuet gelan erabilitako diapositibak.
Besta aldetik zenbaki mota zeintzuk diren eta bakoitzak dituen ezaugarriak birpasatzeko ondoko web gune hau erabil dezakezu.
Geometria, arloan Pitagorasen Teoremaz ari gara.   más »
Ver artículo  5.saioa eta 4. jarduera
abakoaMatematikaren irakaskuntzarako baliabide estrukturalei dagokienez, aste honetan bloke base anitzen erabilpenaz ari gara.
Bitarteko hau oso interesgarria matematikako ikasle hasi berriek beregana ditzaten ondoko bi kontzeptuak: alde batetik zenbaki sistema hamartarrean posizioak duen garrantzia zenbakiaren kontzeptua ulertzeko eta, bestaldetik, lehenengo eragiketa aritmetikoen zentzua ulertzeko (algoritmoa erabiltzen hasi baino lehen).   más »
Ver artículo  3. jarduera: Kontzeptu mapa
eskema
Hirugarren jarduera honen helburua zenbaki naturalak eskolaumeek nola bereganatzen dituzten ulertzean datza.
Hartara ondoko idazki hau prestatu dizuet eta gelan bertan azaltzeko izango da.
Edonola ere gero norberak laburbildu beharko du kontzeptu-mapa bat osatuz.   más »
Ver artículo  4. saioa eta 2.jarduera; dena batera
dadoakEgun eskola saioetan ikasgai dugunaz bi hitz:
Zenbatzeko sistemez ari gara ikasten eta esan bezala bi sistema nagusi aurki daiteke; pozisionalak eta ez posizionalak.
Bi hauen arteko aldea zerean datza; lehenengoetan zenbakiek adierazten duten kantitatea lotuta dago euren posizioari. Bigarrenean, haatik, zenbakiek adierazten duten kantitatea zehaztuta dago, soil-soilik euren sinboloak duen esanahiagatik. Ondoko web-gune hauetan topa dezakezu informazio gehiago.   más »
Ver artículo  1. jarduera: Ikaskuntza-modeloak
paint
Ikasgaiaren lehenbiziko jarduera planteatuta daukagu eta datorren astea da aurkeztekoa.
Horra hor bi hitz zer egin behar den gogoratzeko.
Gogoan izango duzuenez, lehenengo saioa ikaskuntza-modeloei buruz jardun genuen; hau da, ikaskuntza prozesuan suertatzen diren jazoerak interpretatzeko dauden modeloez, alegia.   más »
Ver artículo  Wiki-wiki
wikipedia

Datozen egunetan wikiaren erabilpena aztergai izango dugu eta segituan, martxan jartzea izango da erronka. Plana ondoko hau izango dugu: Aste pare batean guztion artean wiki bat eskukatuko dugu, norberaren prestakuntzarako. Geroan, oinarrizko komandoak eta wikiaren filosofia ezagututa, taldeka sortu beharko dituzue bizitzaren gaiari lotutako wikiak.   más »

Musika librea
musika_librea   

The Ubuntu Counter Project - user number # 15380


Reseñas de música recientes