Zientziaren irakaskuntzaz, euskaraz.  Egilea   English

MateInkesta
2 - 4 x 3 + 1= 
= ( -2 ) x 3 +1 =
 ( – 6) + 1
= ( – 5 )
= 2 – 12 + 1 = 2 – 13 = ( – 11)
= 2 – 12 + 1 =
2 + 1 -12 = 3 – 12
 =( – 9 )
Ez dago erantzun zuzenik

Este mes
Mayo 2007
Dom Lun Mar Mié Jue Vie Sáb
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Archivo mensual
Archivo anual
Buscar
Wiki-wikiak
Material didaktikoa
Civiblog Core Links
Ver artículo  Cuisenaire-ren erregeletak

Horra hor Cuisenaire erregeletak erabiltzearen adibide praktikoa, kasu honetan biderketa taulen ikaskuntza laguntzeko:
   más »
Ver artículo  Pentsamendu logikoa lantzen
kuboa

 

Umetxoen ezagutza logikoaren gaineko ikerkuntzak agertu du 4-5 urte bitartea umeek izan badutela arrazonamendu deduktiboak egiteko gaitasuna baina ahalmen hau oso baldintzatuta bide dago testuinguru eta estrategia metodologikoen aldetik.

Hau dela eta pentsamenduaren estruktura logikoen garapena izaten da matematikaren ikaskuntzako xederik nagusienetakoa.
Sailkapen, segida, ordenazio eta transformazioetarako atazak izaten dira arestiko xedea gauzatzeko erabiltzen diren bitartekoak.

Ondoko kontzeptu mapa honetan ataza mota horien deskribapen eta azalpena dauzkazu.   más »

Ver artículo  Neurtuz...
child

 

Zera dio wikipediak:

"Neurketa sistema fisikoen propietate behagarrien estimazio kuantitatiboa da"

Bestalde, honako hau ere gaineratzen du:

"Neurketa, patroi hartzen den unitate eta propietatearen arteko konparaziotik eratortzen den ratioaren bidez adierazten da. Hala, esaterako, objektu baten luzeraren neurketa hasiera eta amaierako puntuen arteko tartea eta luzerarako neurtze-unitate estandarren arteko konparaketan datza"

   más »
Ver artículo  Jakintzaren irudikapen grafikoak
mapa

   más »
Ver artículo  Aho bete hortz!
childLehenengo lana emateko epea agortu da.

Bikote bakoitzak bere wiki-ra igo behar izan du bere proposamen didaktikoa (hemen eta hor) eta orain gelako aurkezpenak baino ez dira falta.

Guztiok daukagu eskuragarri besteek eginiko lana eta hala, elkarrengandik ere ikas dezakegu.

Edonola ere komentario orokor moduan esan gura dut benetan   más »
Ver artículo  Abakoak eta abar
child
Zenbait aldiz atera da saioetan Stanislas Dehaene zientzialariaren izena; izan ere, bereak sone handiko ikerketak izan dira neuropsikologiaren arloan, orokorrean, eta, zehatzago, pentsamendu matematikoaren oinarri fisiologikoak.   más »
Ver artículo  Teoriatik praktikara
child

A
urreko saioetan errekurtso praktikoen atalean komentatu genituen ondoko hauek:
Neska-mutilekin oinarrizko kontzeptuak lantzeko era interaktibo eta erakargarri baten bidez kontsultatu gabe ezin duzu utzi ondoko web gune hau.
Bestalde, zenbaki kontzeptua barneratzeko ezinbesteko tresna deritzot abakoari (hementxe aurki dezakezu gelan erabilitako diapoak hori lantzeko). Baina abako bertikalaz aparte soroban izeneko abakoak oso interesgarri dirudi. Hortxe azaltzen da nola erabili   más »
Ver artículo  Piageten inguruan
Piageten teoriaz ari gara behin eta berriro baina gutxitan izaten da bere esperimentuak ikusteko aukera.
Jarraian zenbait aukera eskaintzen dizkizut horiexek ikusteko.
Lehenengo bideoan zenbaki eta kantitatearen iraunkortasunari buruzkoa da. Benetan interesgarria gelan bertan komentatzeko.

   más »
Ver artículo  Teknologia berriak, haur hezkuntzan ere
TIC
Egun zaila da teknologia berriekin topo ez egitea, batez ere hezkuntza arloko esparruetan. Hau egia da baita haur hezkuntzan ere.
Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua. Irakas-praktikak erakutsi digu panazea izan gabe ere, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako.   más »
Ver artículo  Tabula rasa?
child
Maiz aipatzen da umeak idatzi gabeko liburuak ala esponjak bezalakoak direla; nolabait azpimarratzeko ezagueraren erakuntzan jatorrizko ahalmenak baino gehiago eragin sozialak eta inguruarekiko interakzio eta esperientzia sentsorialak duten garrantzia.
Beste askotan tabula rasa delako analogia erabiltzen da nabarmentzeko jaiotzetiko umeek adierazten duten gaitasun kognitibo eza.   más »
Ver artículo  Pentsamendu matematikoaren oinarri fisiologikoak
zerebroaPentsamendu matematikoaren sortze eta garatze prozesuak ulertu asmotan, psikologia eta pedagogiaren aldetiko ekarpenak ohikoak bezain baliagarriak dira.
Hala ere asken hamarraldiotan neurozientzien aldetik ere ekarpenak interesgarriak egiten ari dira.
Pentsamendu matematikoaren arloan, ekarpen hauek, batez ere, kognizio zenbakizkoa izeneko jakintza arlotik datorkigu eta zientzialari aipagarrienetakoa Stanislas Dehaene daukagu (Ingelesaraz baino, gurago badituzu beste hauek: 1, 2 eta 3).   más »

Musika librea
musika_librea   

The Ubuntu Counter Project - user number # 15380


Reseñas de música recientes