Lehenengo lana emateko epea agortu da.Bikote bakoitzak bere wiki-ra igo behar izan du bere proposamen didaktikoa (hemen eta hor) eta orain gelako aurkezpenak baino ez dira falta.
Guztiok daukagu eskuragarri besteek eginiko lana eta hala, elkarrengandik ere ikas dezakegu.
Edonola ere komentario orokor moduan esan gura dut benetan lan egoki, ondo prestatu eta irudimen handikoak izan direla.
Zorionak helarazi gura dizkizuet eginiko lan bikainagatik eta animatu horrela jarraitzeko.
Aste Santuko oporralditxo ostean segituko dugu. Bitartean atseden hartu eta, akaso, ikasgaiko derrigorrezko irakurketak gainbegira ditzakezu.
Ongi izan!
P.D.: Zer edo zer izanez gero, foroan naukazue.