1912 Robert Delaunay zenbait oihal aurkeztu zituen kolorearen gorespena aldarrikatzen zituztenak.Bere ideia, kolore eta kontrasteak besterik ez zituzten artelanak proposatzea zen eta ildo honetatik abstrakzioari bide berriak ireki zizkion.
Koloreak dira, hain zuzen ere, Mireia eta Saioak hementxe aurkezten dizkiguten gaietako bat. Bestea, zera dugu: kurba eta zuzenak nola landu, betiere, haur hezkuntza jomuga izanik.
Lan interesgarria bere wikian garatu dutena.
Bestalde, aste honetan zenbaki arrazionalak zer ote diren landuko dugu. Hortxe duzu dokumentu berria eta berehala, datozen egunetan, 2.lan boluntarioa aurkeztuko da.
Post scriptum: Horra hor errepresentazioari buruz Enautek aurkeztu duen lana eta bideoa. Ez galdu!