logicHonekin batera azken jardueraren berri emango dizuet.

Oraingo honetan segituan eskaintzen dizuedan dokumentuaz jardungo dugu.

Ikusiko duzuenez, geometriaren hastapenei buruzkoa da eta zelako-halako sartzapen erako kontsiderazioez aparte, geometriaren adikuntza ulertzeko erabili den Van Hiele-ren modeloa azaltzen da.
Ondoko esteka honetan duzu eskuragarri dokumentua: hementxe.
Aurkezturiko dokumentuan edirengo dituzuen loturak ere kontsultatzea garrantzitsua izan daiteke, bereziki, tresna didaktikoak ulertzeko.

Bestalde, lana burutzeko CmapTools eta Hot potatoes aplikazioak erabiliko ditugu. Azken hau akaso ezezagun egin dakizuke baina jakin ezazu jarduera interaktiboak egiteko erabilgarria dela (adibide bat, bi, hiru eta lau).

Ongi izan!

Photo credit: Don Hatch.