Bloke logikoak arrazoibide logikoa lantzeko tresna manipulagarri ezin interesgarriago dugu. Segituan hiru baliabide eskaintzen dizkizut tresna honen berri eta bere erabilpena izan ditzazun.
Lehen-lehenik, wikipediak dakarrena. Definizioa ez da erabat osaturik baina orientagarri izan daiteke.
Bigarrenik, horra hor kontzeptu mapa hobeto ezagutzeko tresna hau, baita zenbait jarduerak ere.
Amaitzeko, online tresna hau ("bloques de atributos") oso erabilgarri bloke logikoak erabiltzeko beste era batean.
Bestalde, osagarri moduan, tresna manipulagarriei buruzko artikulu hau (SIGMA; 30.alea, 2.artikulua) eta jarraian ikusten duzu diapositiba erako aurkezpena.
