Ordenagailua babesteko norberak zer egin dezakeen, lelo horixe izan dugu azken bolada honetan zenbait elkarrizketan.

Juanjok eta Mikelek nik zer egiten dudan azaltzeko eskatu didate eta horixe esplikatzeko asmotan nago.

Hasteko, nire aburuz, sistema eragilez aldatzea ezinbestekoa da. Linuxeko distribuzioetako bat erabiliz gero (esaterako, ubuntu) buruko min gehienak ahaztuko dituzu eta firewall bat baino ez duzu beharko zure ordenagailua aski babestuta izateko (nik firestarter erabiltzen dut).

Alabaina, zu apika izango zara windows ahaztu gura ez dutenetakoa ala, akaso, zure ekipoan bi sistema eragileok erabili nahi dituzu. Kasu honetan (hau da, windows-en kasurako)  nik hiru tresna doako hauek erabiltzen ditut:   más »