Honekin batera hirugarren jarduera boluntarioa aurkezten dizuet.Kasu honetan, aurrekoetan bezalatsu, zenbait dokumentu eskainiko dizkizuet zeinetan oinarrituko dituzuen egin beharreko kontzeptu mapak.
Azken hau egiteko, berriro ere, CmpaTools tresna erabiliko dugu.
Alabaina ere beste instrumentu teknologiko berria martxan jarriko dugu: wiki-a.
Wiki-a Internet-en bertan publikazio arin eta kolaboratiboak burutzeko tresna erreza da.
Seguruenik, wikipedia ezagutzen duzu; hain zuzen ere, wiki-rik ospetsuenetakoa.
Esan bezala norberak izango duen wiki-an bertan landu beharko ikasgaiaren dokumentuak ondoko egutegi honetan agertzen diren datak aintzat hartuz:
Hasteko (a) wiki-kontu bat irekitzeko hementxe duzu doako zerbitzu bat (hementxe) eta (b) dokumnetu berriak (hortxe, hantxe)
Lehenengo dokumentua giza garapenari buruzkoa da; izan ere, gizakion bilakaera kognitiboa nola ulertu, halakoak izaten dira gelako diseinu didaktikoak pentsamendu matematikoa suspertzeko.
Amaitzeko, horra hor kontzeptu mapeei buruzko laburpen interesgarria:

