Zientziaren irakaskuntzaz, euskaraz.  Egilea   English

MateInkesta
2 - 4 x 3 + 1= 
= ( -2 ) x 3 +1 =
 ( – 6) + 1
= ( – 5 )
= 2 – 12 + 1 = 2 – 13 = ( – 11)
= 2 – 12 + 1 =
2 + 1 -12 = 3 – 12
 =( – 9 )
Ez dago erantzun zuzenik

Este mes
Mayo 2009
Dom Lun Mar Mié Jue Vie Sáb
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Archivo anual
Buscar
Wiki-wikiak
Material didaktikoa
Civiblog Core Links
Ver artículo  Ikasteko jarduerak,...google ere!
Batzuetan google noraino ailegatuko ote den beldur naiz; izan ere gero eta erreminta ezin interesgarriagoak sortzen ditu , gero eta beharrezkoago bihurtuz.
Oraingo honetan google-docs-en bidez sortu, partekatu eta publika ditzakegun flash-cards txantiloiak ditugu.
Jarraian adibide bat duzu. Tresna ezin hobea birpasak egiteko.
   más »
Ver artículo  Gmail eta dokumentazioaren kudeaketa


Dokumentuak kudeaketarako oso artikulu interesgarria irakurri berri dut DiarioLinux-en; izan ere, azken bolada honetan dezente kezkatuta nauka asmatzeak nola kudeatu hainbat esparrutan pilatzen dudan dokumentazioa.

Errandako artikuluan oso aukera interesgarriak aipatzen dira (begira hementxe) eta beraiek aztertu ostean konturatu naiz, azken finean, dokumentuen kudeaketa eraginkorra etiketa edo tag-en kudeaketan baino ez datzala.

Dokumentazio bateko (curriculum, kontabilitatea, argazki-bilduma,...) elementu bakoitzari  berezko etiketak atxiki dakizkioke, geroan elementu hori dokumentu meta batetik berreskuratzeko baliagarri suerta dakigukeela.   más »
Ver artículo  Segurtasuna
Ordenagailua babesteko norberak zer egin dezakeen, lelo horixe izan dugu azken bolada honetan zenbait elkarrizketan.

Juanjok eta Mikelek nik zer egiten dudan azaltzeko eskatu didate eta horixe esplikatzeko asmotan nago.

Hasteko, nire aburuz, sistema eragilez aldatzea ezinbestekoa da. Linuxeko distribuzioetako bat erabiliz gero (esaterako, ubuntu) buruko min gehienak ahaztuko dituzu eta firewall bat baino ez duzu beharko zure ordenagailua aski babestuta izateko (nik firestarter erabiltzen dut).

Alabaina, zu apika izango zara windows ahaztu gura ez dutenetakoa ala, akaso, zure ekipoan bi sistema eragileok erabili nahi dituzu. Kasu honetan (hau da, windows-en kasurako)  nik hiru tresna doako hauek erabiltzen ditut:   más »
Ver artículo  Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. Erakusketa
Urtero legez, oraingo honetan ere Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. Erakusketa datorkigu EIRE-ren eskutik.
Aurten Ikastorratza gonbidatu dute (mila esker, ); ondoko mahai inguru honetan: Web 2.0ko tresnak unibertsitate-testuen ekoizpenerako.
Hartara, baliagarri izan dakizukeelakoan, jarraian eskuragarri doazkizu erabilitako aurkezpena, esteka eta guzti.


   más »
Ver artículo  Euler-ren zuzena

Euler-ren zuzenaren gaineko makina bat informazio aurki daiteke (esaterako, hau hori eta hura).
Hala ere, norberak egitea baino hoberik ez dago ondo ulertzeko.

Aurten gelan zuzen ospetsu hau egin dugu. Geogebra software libre eta ezin interesgarriago erabiliz.

Begira ezazu emaitza: HEMENTXE.   más »
Ver artículo  DOAJ eta IKASTORRATZA. Didaktikarako e-aldizkaria
Directory of Open Access Journals (DOAJ) nazioarteko aldizkari irekien direktoria da (informazio gehiago hortxe).

Datu base izugarri honetan, mundu osoko kalitate aparteko publikazio zientifiko eta akademikoek metatzen dituzte euren ekarpenak eta, hemendik aurrera, Ikastorratza. Didaktikarako e-aldizkariak bere aportazioak ere egingo ditu.

Ohore eta erantzukizun handia da 3689 aldizkari eta publikazioak batzen dituen datu-base honetan Ikastorratza ere agertzea.

Esan beharra dago euskaraz, beste 4 publikazioak baino ez daudela eta, ondorioz, ardura are handiagoa egiten zaigula.   más »
Ver artículo  Bitarteko teknologiko berriak erabiliz
Aurtengo irakats-eginkizunetarako euskarri teknologiko berria erabiltzea erabaki dut : google-apps.
Orain arte bestelako tresna erabili ditut; batez ere, wikiak.
Pbwiki-k zerbitzu hona eman ditu (hementxe ikus ditzakezu hainbat lan) baina urrun samar egun google-k eskaintzen dituen abantailetatik.   más »
Ver artículo  Prácticas educativas en entornos Web 2.0

Oraingo honetan web 2.0-ren gaineko liburu ezin interesgarriago baten berri emango dut.

Nire lankide Carlos Castaño, Gorka Palazio eta Inmaculada Maizekin batera egin dugu eta benetan testu egokia dela Internet erabiltzeko era berri honen inguruan informazio zehatza eta proposamen didaktikoak jaso gura duenarentzat.

Hementxe duzu informazio gehiago.   más »
Ver artículo  e-Aldizkari berria
logic
Ikastorratza Didaktikarako e-aldizkaria (begira hementxe) publikazio digital elebiduna da, Gasteizeko Irakasle Eskolan berriki zenbait irakaslek martxan jarri duguna.

Argitalpen honen xedea hezkuntza, irakaskuntza eta didaktika gaiak jorratzen dituzten idazkiei bide ematea da: direla ikerketa-lanak, direla gelarako proposamen didaktikoak ala akaso kontu hauen inguruko gogoeta eta hausnarketak.

Ikastorratza Didaktikarako e-aldizkaria hezkuntza arloko egile orori irekita dago.    más »
Ver artículo  Web 2.0
Berriki UPV/EHUko Hezkuntza Laguntza Zerbitzuak antolatzen duen irakasleentzako prestakuntza programan parte hartu ahal izan dut, irakasle gisa.

Nire ardurapean izan diren ikastaroak, nola edo hala, Web 2.0-ren inguruan kokatu dira, baita Internet erabiltzeko era berri hauek ahalbidetzen dituzten aukera didaktikoetan ere.
   más »
Ver artículo  Bosgarren jarduera
logicHonekin batera azken jardueraren berri emango dizuet.

Oraingo honetan segituan eskaintzen dizuedan dokumentuaz jardungo dugu.

Ikusiko duzuenez, geometriaren hastapenei buruzkoa da eta zelako-halako sartzapen erako kontsiderazioez aparte, geometriaren adikuntza ulertzeko erabili den Van Hiele-ren modeloa azaltzen da.   más »
Ver artículo  Ikasturtean barrena, bigarren urratsa

Honekin batera bigarren zapatakeginkizunari egingo diogu aurre.

Jarduera honen berri ondoko lotura honetan aurkituko duzun kontzeptu mapan bertan daukazu eta hantxe, eginkizuna deskribatu ez ezik beharrezkoak izango dituzun dokumentuak irispidean jarri ere egiten da.

Jarduera egiteko CmapTools, berriro ere, erabiliko dugu eta, hartara, zuk zeuk erabiltzeko karpeta pribatua eskuragarri izango duzu ohiko helbidean:  IHMC Public Cmaps (3) > users > University of the Basque Country > ikasleak > zeurea.   más »
Ver artículo  upv2 EHUko udako ikastaroak.
ubuntu
2007ko Euskal Herriko Unibertsitateko uda ikastaroetan ikastorratzak ere esku hartuko du; hain zuzen ere, Bilbo, artea eta kultura delako egitasmoan.

Zehatzago, Hezkuntza eta kultura digitalak Web 2.0 kurtsoan ondoko atal honetan: Jardunbide egokiak Web 2.0-n: blog eta wikien erabilera hezkuntzan (Carlos Castaño irakasleak koordinaturik).

Izenburuan agertu legez, web 2.0 delako Internet-a erabiltzeko kontzeptu berriaren gaineko birpasa eskaini gura da baina, ez ikuspegi teknologiko hutsetik abiatuta.

Aitzitik, hizlariak gogoeta didaktikoan errotuko du bere azalpena honako galdera orokor hau ardatz izanik: zertan lagun diezagukete web 2.0 arloko teknologiek didaktika eraginkorragorik diseinatzean?   más »
Ver artículo  Agur t'erdi UBUNTU
ubuntu

Gaurdanik ikastorratzan idazten dut sistema eragile berri baten bidez: UBUNTU.

Bai windows-en petik ihes egiteko hainbat aldiz pentsatuta banuen ere, orain arte ez naiz ausartu baina azkenean egin dut. Hemendik aurrera linux-en distribuzio hau erabiliko dut nire ordenagailu pertsonalean.   más »

Ver artículo  Teachers’ professional training (FOPU, 2007)
pupils


In June, courses for teachers’ professional training are doing in The University of The Basque Country.

Ikastorratza will take part in a very interesting one about how the new uses of Internet (web 2.0) could encourage more effective educational practices.
In this post you could look at the tools, links and documents that we are using.

The course will be in Basque and Spanish but if you could more information in English you could put in touch with Txomin Villarroel who co-manages this course.
See you.

   más »
Ver artículo  Aurkezpena
mouse
H
as gaitezen!
Ikasgai berri honi hasiera emateko jarraian ikasgaiaren gaineko antolakuntzaz zenbait argibide eskainiko dizkizut:
Horra hor ikasgaiaren antolamenduaren gaineko zenbait puntu:

• Egutegia.
• Tutoretza saioak.
• Ikasgaiaren ebaluatzeko puntuak.
• Teknologia berriak.
On dagigula!   más »
Ver artículo  Geroko unibertsitatea WIKI-a izango da
mouseHorra hor gonbite bat.
Unetxorik baduzu, irakur itzazu bi artikulu hauek, informazio eta komunikaziorako teknologia berriek irakaskuntzan irekitzen dituzten ikuspegi berriez.
Lehenengo artikulua ¿Quién le enseña a quién? eta María Farber-ek sinatu du.
Wiki erreminta kooperatibo izanik, artikuluaren egileak azpimarratzen du alderdi hori eta irakaskuntza duen eragina.
Bigarren artikulua oso iradokigarria da: La escuela del futuro será un wiki. Mario Núñez-ek sinatzen du   más »
Ver artículo  Galdetegiak eta formularioak egiteko tresnak
jokoa
Beharrezkoa da, batzuetan, irispean edukitzea on-line gisako erremintak...adibidez, galdetegiak egiteko.
Irakasle zein ikasleentzat erabilgarriak izan daitezke.
Segituan komentatuko ditudan tresnen bidez norberak erraz egin dezake galdetegi itxuroso, geroan web-gune ala wiki batean ezarri ahal izateko.   más »
Ver artículo  Edukien sindikazioa
poster
Informazio eta komunikaziorako teknologia berrien aurrerapenak eskaintzen diguten erreminta interesgarrienetakoa edukien sindikazioa da, nik uste.
Hitz gutxitan esanda, sistema honen bidez ez da beharrezkoa irekitzea web-gune bat ikusteko zer berri dagoen, ez horixe. Edukien sindikazio honen helburua zera da, lortzea lotura bat web-gune batekin zererako eta aldaketa berriak zugana automatikoki bidaltzeko.   más »
Ver artículo  Tailerra: Web 2.0 eta irakaskuntza
La Salle
Uztailaren 5 eta 6an La Salle Bilbao ikastetxean Web 2.0 delako kontzeptu berriaren inguruko tailer batean ibiliko gara.
Helburu nagusia kontzeptu horren atzean zein aukera teknologiko berriak aurkitzen diren eta, batez ere, ideia berri honek zein bide berri eman ditzakeen DBHko irakaskuntzarako.
   más »
Ver artículo  Power point on-line
ostoak
Horixe baietz!
Dagoeneko ez da beharrezkoa zure aurkezpenak batetik bestera eramatea. Sarean bertan zintzilik izan ditzakezu baita burutu eta erakutsi ere.
Nik dakidanez hiru helbide ditugu eskura.   más »
Ver artículo  Bideoak!
bideoa
Nire ustez bideoak dira ezinbesteko erremintak egungo irakaskuntzarako. Zenbait alditan irudiren bidez kontzeptu zailak azal daitezke modu erraz batean.
Nire kasuan, batez ere, bi kontutarako erabiltzen ditut bideoak:
a.) Aplikazio informatikoren bat nola erabili erakusteko, tutoriala eginez
b.) Esperimentu ala laborategiko jarduerak erakusteko.   más »
Ver artículo  Ezagutza ehunduz: Webquest
area

Webquest-en inguruan jakin beharreko lehen puntua zera da ikaskuntza estimulatzeko metodologia dela eta berau martxan jartzeko teknologia berrien garapenean oinarritzen dela.
Metodologia hau abian jarri zen San Diegoko Unibertsitatean Bernie Dodge irakaslearen eskutik 1995ean.
Zehatzago zer den ulertzeko begira dezakezu ondoko mapa kontzeptual   más »
Ver artículo  Azken lanaren emaitzak
pupils

Lan interesgarria egin duzuena, nola ez. Benetan goraipagarri gehienok egin duzuen lana, uztartzeko zientziaren ikaskuntza eta teknologia berriak. Segituan aipatu gura ditut zenbait aspektu interesgarri lan ezberdinetan topatu ditudanak:   más »
Ver artículo  Bizitza, azken zereginaren helburua.
zeta-beldarra

Irudiotan laborategian ditugun azken lagunak: zeta-beldarrak. Animalia ornogabe hauek metamorfosia egiten dute eta oso interesgarriak dira animalien zikloa ikasteko   más »
Ver artículo  Blogak eta Alzheimer
matxarda

Birritan edo, entzunda dut weblog batean aritzeak norberaren osasunean eragin positiboa duela. Hala ere azken berri honi izugarri deritzot. Alzheimer eta ahuldade kognitiboei aurre egin diezaioke, beste ekintzen artean, blogging eginez.   más »
Ver artículo  Wiki-wiki
wikipedia

Datozen egunetan wikiaren erabilpena aztergai izango dugu eta segituan, martxan jartzea izango da erronka. Plana ondoko hau izango dugu: Aste pare batean guztion artean wiki bat eskukatuko dugu, norberaren prestakuntzarako. Geroan, oinarrizko komandoak eta wikiaren filosofia ezagututa, taldeka sortu beharko dituzue bizitzaren gaiari lotutako wikiak.   más »
Ver artículo  Web 2.0 eta irakaskuntza
pencilEgun ikaskuntzaren paradigma aldatuz doakigu.
Irakaslearengandik ikaslearenganako transmisio gisako ikaskuntza ereduak huts egiten du behin eta berriro.
Porrot honen sintomak maila orotan topa daitezke: ikaste- prozesuarekiko motibazio falta, ikaskuntza esanguratsuaren urritasuna eta ikasleriaren jokabide pasiboa...   más »

Musika librea
musika_librea   

The Ubuntu Counter Project - user number # 15380


Reseñas de música recientes