Pentsamendu matematikoa eta bere didaktikakoentzatHonekin batera bigarren eginkizunari egingo diogu aurre.
Jarduera honen berri ondoko lotura honetan aurkituko duzun kontzeptu mapan bertan daukazu eta hantxe, eginkizuna deskribatu ez ezik beharrezkoak izango dituzun dokumentuak irispidean jarri ere egiten da.
Jarduera egiteko CmapTools, berriro ere, erabiliko dugu eta, hartara, zuk zeuk erabiltzeko karpeta pribatua eskuragarri izango duzu ohiko helbidean: IHMC Public Cmaps (3) > users > University of the Basque Country > ikasleak > zeurea.
Bestalde, oso baliagarriak egingo zaizu hiztegiak eta itzultzaileak gertu izatea.
Xede honetarako, ezbairik gabe, Euskalbar 3.0 erabili ezazu (hementxe duzu horren berri). Bestalde, Xuxen zuzentzaile ortografikoa ere baliagarria izan dakizuke, baita itzultzaile automatikoa ere (oso doia izan ez arren).
Hau guztia erabiltzeko Firefox eskuratu behar duzu. Hementxe duzu.
Firefox zer den ez baduzu ulertzen, hortxe duzu azalpena.
Matematika-baliabideen lantegikoentzat
Jclic-en inguruan, ondoko ideia hauek izan behar dituzun argi:
2.Jclic doako eta irekia da; hau da, libreki erabili eta partekatzeko aukera daukagula eta bere kodea eskuragarri dugu. Aplikazio hau software librekoa da.
3.Bere funtzionamendurako, bai lanak egiteko bai ikuste soilerako, lehen-lehenik java izeneko aplikazio doakoa instalatu
beharra dago.
beharra dago.5.Argazkiak eta soinuak copyright-rekin arazoak ez izateko, horra non eskutaru:
6.Norberak egiten dituen lanak beste elkarbanatzekoak izan daitezke hezkuntza arloko beste kideekin.
Tutorial bat hementxe ikus dezakezu