
Batzuetan egundoko bidaiak antolatzen direla dantzudanean, neure artean egiten dut ea benetan ez ote genukeen hobe gure inguru hurbila hobeto ezagutzea.
Halako gogoeta zetorkidan burura Karrantzako “Ángela” izeneko meategia ezagutu genuenean (begira hemen non dagoen).
Meategi honek historia luzea omen du. Erromatarren garaitik erabilia izan delako susmoa izanik, batez ere XX.mendean zehar izan da ustiatuta fluorita, galena eta blenda mineralak, besteak beste, eskuratzeko (fluor, zinka ete beruna lortu guran).
Mende horretako 70.hamarkadan ordea, bertan behera geratu zen.

Kontua da egun utzita egonik ere, Karrantzako udalak ekimen berriztatzailea izan duela, meategia irekitzea, bisitaldiak antolatuz.
Honi esker, etxetik hurbil, inoizko arratsalderik interesgarrien, pizgarrien eta gogoangarrietakoa pasatu genuen, nire seme, aitaginarreba eta hirurok.
Meategiaren historia, erauzteko teknikak, nolakoak ziren mineralak, zertarako balio zuten, kobazuloen eraketa, estalaktitak eta estalagmitak, kobazuloko perlak, izan ziren, besteak beste, jorratu genituzkeen gaiak.
Baina beti meategi barruan, bertatik bertara egoteak tema hauei ematen dien bizigarritasunaz.
Aluzinante, txundigarri, ezin interesgarriago,....
Ez dakit zein adjektibo erabili baina aukeran izanez gero biziki gomendatuko nizuke joatea.Amaitu baino lehen gidaren lan bikainari egin behar diot aipu.
Sabino du izena eta hemendik bere lan adoretsu, jakintsu eta hurbila eskertu gura diot.
Egia da batzuetan “fruiturik gozoena zuhaitzik txikienak duela”.
Ez ote?













