Zenbaki polita, ezta?Bai, edonor higuintzeko modukoak!
Baina ez zaitez etsi. Seguru dagoela metodo arinik jakiteko zer ote den gehiago: 38ren %73 ala 73ren %38.
Ez dugu ahaztu behar aurreko saioan komentatu genuena; hau da, matematikaren pentsamenduaren funtsa, aurreratze-gaitasunean datzala.
Problema hau mota horretako pentsamendua da; izan ere ez baita beharrezkoa eragiketa batere egitea galderaren erantzuna jakiteko.
Asmatuko zenuke zein den?
Eta asmatzera jarrita...jakingo duzu zergatik tripodeak hiru hankakoak diren. Akaso inori ez zaio bururatu argazki-makinak seguruago egon litezkeela lau hankako oinarri batekin? Hala benetan ez leudeke seguruago?
Problema hauen guztien ebazpena pentsamendu matematikoaren isla dira.
Hala ere, nola hezurmamitzen da pentsamendu matematikoa pertsona baten garapen-prozesuan?
Gai honek zenbait saioz iraungo du eta segituan aurkeztuko dizut kontzeptu-maparen bidez.
Azken oharra. Zure wikia hementxe topa dezakezu, baita datorren astean egin beharko den lehengo lanaren proposamena.
Suerte on!