paintIkasgaiaren lehenbiziko jarduera planteatuta daukagu eta datorren astea da aurkeztekoa.
Horra hor bi hitz zer egin behar den gogoratzeko.

Gogoan izango duzuenez, lehenengo saioa ikaskuntza-modeloei buruz jardun genuen; hau da, ikaskuntza prozesuan suertatzen diren jazoerak interpretatzeko dauden modeloez, alegia.

Kontzeptu mapa honetan agertu bezala, bi modelo edo paradigma nagusi daude; enpirismoan errotutakoa eta konstruktibismoaren paradigman oinarritzen dena.

Hau guztia aintzat hartuz, zera egin behar da; kontzeptu mapa zabaldu eta testu gisa agertu behar duzu zeure wikian.
Segituan galdetegia prestatu beharra dago, 15-20 test gisako galderekin zuk zeuk osaturiko testuan oinarritzen dena.

Gogoan izango duzun lez, zeure wikian hementxe topa dezakezu baita lana egiteko modelo bat ere (hor).

Amaitzeko esan kalifikazioa halakoa izango da: lan onartu ala onartu gabekoa eta zerrenda honetan azalduko da zure izenaren segituan (oraindik egin gabe dago).

Beste aldetik gogoan izan ezazu zein garrantzitsua den gelara erortzea zure ikaskuntza prozesua eta zure gainditzea bermatzeko; bestela askoz zailagoa egingo zaizu hori guztia.

Suerte on!

Azken ohartxo: Post edo idazki honen ostean topatuko duzu mezuak uzteko aukera ("Postear un comentario" delako loturan sakatuz). Zalantza ala zailtasunik kausitzen baduzu ohar bat utz dezakezu eta erantzuten ahaleginduko naiz. Aintzat har ezazu ohar edo mezu bat utziz gero automatikoki ez dela argitaratuko baino, edonola ere, niri ailegatuko zait.