Okertu ote naiz izenburuan?Ez ezazu uste izan.
Hala ere aitortu behar dut truku egon badagoela baina zein ote?
3.saio honetan landuko ditugun helburuenetakoak du zerikusirik post edo artikulutxo honen helburuarekin.
Edonola ere eta zure kabuz zertxobait ikertu gura baduzu ondoko helbide hau, hori eta hura akaso irakurri beharko zenituzke.
Ikusiko duzunez, zenbakien sistemak delako gaia jorratuko dugu.
Beste aldetik eta eskolaumeekin erabil ditzakezun aktibitate estrukturatuen arten saio honetan abakoa ikusiko duzu. Hantxe aurki ditzakezun jarduera eta dagozkion esplikazioak gelan emango ditut (PDF artxiboa irakurtzeko erabil dezakezu doako programa doako hau).
.
Amaitzeko eta teoriari dagokionez, pentsamendu matematikoa nola garatzen den delako gaia 2.saioan hasi genuen eta bukatu ostean zenbaki naturalen eskolaumeen ulertze-prozesua nolako den delako gai berriari ekingo diogu. Hartara, haatik, ez gara ailegatu; horixe izango baita 4.saioko gaia.
Photo credit: Gualtiero