ikasiPost honen bidez ebaluazio jarraituaren lehenengo emaitzen berri emango dizuet

Jakina denez wikian burutuko dituzue zenbait jarduera bi helburu erdiesteko:
•    Lehenik gelan lantzen ari garen ikasgaien ulertze-mailan sakontzea
•    Bigarrenik, irakaskuntzarako teknologia berriek eskaintzen diguten bitartekoak ezagutzea
Ikaskide gehienok ondotxo bete dituzue jomugok.

Lan batzuk aipatu gura nituzke, euren eduki zehatz, aurkezpen erreza eta wikiaren funtzionamendu ona. Esate-baterako horra hor  Javier, Patricia eta Eloyrenak.

Hobetzekoaz esan beharra dut, ondoko akats arin baina konpontzeko hauek topatu ditudala:
•    Galdetegiko galderen emaitza zuzenak ez adierazterik ala galdera kopuru egokia ez jartzerik.
•    Wikiaren botoiak (orrialdez orrialde ibiltzeko ez jartzerik).
•    Azpimarratzearen kodea funtzionatzea ez lortzerik.
Hurrengo lana egin aurretik nor bere wikian konpondu beharko ditu adierazitako akatsak (hementxe, nork bere taldean, aurkituko dituzue).

Akats larri gisa (hau da ez gainditzeko) zera aurkitu dut:
•    Lana amaituta ez edukitzea.
•    Beste kontzeptu-mapa bati buruzko lana egin izana.

Amaitzeko horra hor ebaluazio jarraituaren lehenbiziko emaitzak; pentsamendu I, pentsamendu II eta hezkuntza fisikoa.

Emaitzak PDF motako dokumentuan daude. Programa doako hau erabil dezakezu irakurtzeko.

Orain ekin iezaiozu erroreak konpontzeari eta bigarren jarduerari, dakizuen bezala guztiak derrigorrezkoak dira ebaluazio jarraituan parte hartu ahal izateko.

Suerte on!