abakoaMatematikaren irakaskuntzarako baliabide estrukturalei dagokienez, aste honetan bloke base anitzen erabilpenaz ari gara.
Bitarteko hau oso interesgarria matematikako ikasle hasi berriek beregana ditzaten ondoko bi kontzeptuak: alde batetik zenbaki sistema hamartarrean posizioak duen garrantzia zenbakiaren kontzeptua ulertzeko eta, bestaldetik, lehenengo eragiketa aritmetikoen zentzua ulertzeko (algoritmoa erabiltzen hasi baino lehen).

Matematikaren birpasari dagokionez ondoko kontzeptu hauek birpasatzen ari gara: zenbaki motak, zenbaki deskonposaketa polinomikoa, zenbaki sistemak, zenbaki lehenak edo primo eta batuketa eta kenketen propietateak.

Honen haritik, matematika eta bere didaktika delako ikasgaian buru belarri sartu gara lehenengo eragiketa matematikoen ikaskuntza praktikoa eta pentsamendu matematiko eta bere didaktika delako ikasgaikoek ekin diote ahalmen aurre matematikoak nola lan daitezkeen.
Amaitzeko 4.jarduera ere planteatuta dago. Gelako azalpenen inguruko lana da; hain zuzen ere. Berriro ere nork bere wiki-an laburpena, galdetegia eta kontzeptu-mapa egin beharko ditu.
Animo!