dadoakEgun eskola saioetan ikasgai dugunaz bi hitz:

Zenbatzeko sistemez ari gara ikasten eta esan bezala bi sistema nagusi aurki daiteke; pozisionalak eta ez posizionalak.

Bi hauen arteko aldea zerean datza; lehenengoetan zenbakiek adierazten duten kantitatea lotuta dago euren posizioari. Bigarrenean, haatik, zenbakiek adierazten duten kantitatea zehaztuta dago, soil-soilik euren sinboloak duen esanahiagatik. Ondoko web-gune hauetan topa dezakezu informazio gehiago.
•    Zenbaki sistemei buruz: Hementxe: 1 eta 2.
•    “0” zenbakiari buruz: Hortxe.
•    Zenbaki bitarrei buruz: Hantxe.

Beste aldetik, eskolaumeekin zenbakien esangura eta oro har, matematikaren hastapenak lantzen hasteko elementu estrukturalak darabiltzagu. Orain arte bi landu ditugu: bloke logikoak eta abakoa.

Amaitzeko gogoan izan behar dugu nola egiten den zenbakien deskonposaketa polinomikoa eta base ezberdinen arteko baliokidetasunak nola bilatu. Hori guztia ondoko web gune hauetan ere topa dezakezu, birpasa gisa edo:
Hementxe (zenbatzeko sistemak), hortxe (deskonposaketa polinomikoa) eta hantxe (birpasa orokorra).


2.jarduerarin dagokionez, datorren asterakoa da eta 2.saiko kontzeptu-mapa aintzat hartuz, nork bere wikian laburpena eta galdetegia osatu beharko ditu.
Oraingo honetan ezinbestekoa izango da ondo lotzea jardueraren ezaugarriari; hau da, ez itzazu idatzi 15 test moduko galdera baino gutxiago, orrialdeen arteko botoiak zuzen egon daitezela baita laburpena eta galdetegia web-orri ezberdinetan aurki daitezela ere.

Suerte on!