Hirugarren jarduera honen helburua zenbaki naturalak eskolaumeek nola bereganatzen dituzten ulertzean datza.Hartara ondoko idazki hau prestatu dizuet eta gelan bertan azaltzeko izango da.
Edonola ere gero norberak laburbildu beharko du kontzeptu-mapa bat osatuz.
Kontzeptu-mapa informazioa laburbildu, ordenatu eta adierazteko teknika da eta ondoko web-gune honetan ikus dezakezu nola egiten den.
Kontuan har ezazu kontzeptu mapa egiteko lehenbiziko pausua testuan atera beharko dituzue idazkian agertzen diren puntu nagusiak eta, zuen ustez, gogoangarri diren nozioak. Geroan kontzeptu hauek estekatu beharko dituzue loturen bidez.
Hau guztia egiteko tresna informatikoa hauetariko bat erabiliko duzu: Gliffy (hau online da eta erabilzeko beharrezkoa duzu hau), FreeMind ala CmapTools (gelan azalduko dut nola erabili).
Erreminta hauetariko baten bidez nork bere kontzeptu mapa egingo du.
Azken pausua zure wiki-ra “igotzea” izango da eta kontzeptu mapari laburpena eta galdetegia (lau erantzuneko 15 test moduko galdera, gutxienez) gehitu beharko diozue.
Aurkezteko azken eguna azaroaren 13-19 asteko zure bigarren eskola-saiorakoa izango da
Animo!