Gizon eta emakumeen arteko lan banaketa berdintasunera doa ala berdin segitzen?Gobelako kiroldegia argakian ikusten den irudia topatu nuen adierazteko zein aldagelatan sar daitekeen umetxoekin.
Oker ez banago irudian emakume bat agertzen da umetxo bati haur-zapia aldatzen.
Ez dakit nola ikusiko duzuen baina nire irudikoz nahiko estanpa tendentziosoa da; izan ere ematen du haurren zaintza generoarekin lotuta dagoela. Non eta herri-kiroldegi batean, ehundaka neska-mutilek astero erabiltzen duten instalakuntzan.

Ez ote litzateke hobe izango bestelako irudia jartzea efektu neutroago lortzeko?
Ala hobe, akaso argi eta garbi gizon bat ager dadila lan banaketa berdintasunean aldarrikatzeko.
Beno edonola ere nire alabatxoaren haur-ohilak aldatzen ditudala argi gera dadila eta biharamunean Gobelako kiroldegian sugerentzia egingo dut hori alda dezaten.
Aintzat hartuko ote dute?