IvánHezkuntza kezka baduzu, zinez dinotsut ez duzula erraz ahaztuko Iván Illich (eta hemen eta hor) pentsalari, filosofo, historialari eta pedagogoa.
Pertsona ausarta, zintzoa, eta zorrotza, hezkuntza moldeak deuseztatzeko beharra aldarrikatu zuena 70.hamarkada.
Filosofo erradikala baina Erik Fromek adierazten duen bezala, bere erradikalismo hori gizakiaren aldeko sinesmen eta esperantza osoan oinarritzen duena.

Bere gogoeta aztoragarriak geratu dira XX. bukaeran erantzun gabe eta egun, oraindik ere, erantzun gabe segitzen dute.

Bere ideietan, azpimarratzekoa da uste sendoa zuelaIván zerbitzu publikoak (osasun, hezkuntza eta garraioa) muga batetik aurrera bizkarra ematen dietela bere sorreran izan zituzten xedeei.

Bere hitzetan: ...eskolak deuseztatu behar da...eta deuseztatzeak esan gura du desegitea gizateriako bigarren profesiorik zaharrenaren statusa, irakaslearena, alegia...
Zinez bere irakurketak ez duela inor epel uzten, alde zein kontra. Edonola ere, nire aburuz, irakasle eta irakasle gai orok inoiz irakurri beharko luketen filosofoa; sikeran gure baitan ezbai sanoaren bat gorde dezagun eta ziurtasunaren harropuzkeriak benetako xedeak sekula ezkuta ez diezazkigun.
Horra hor liburua.

Photo credit: Wikipedia.