arrautza

Argazkiek adierazten dute argiro nola dabilen nire DBHko ikasleek egin duten arrautzaz propultsaturiko ontzia.  

Lehenengo eta behin arrautza hustu zuten.

Geroan ur pixka bat sartu zuten barruan, xiringa baten laguntza.

Amaitzeko kandela zapala jarri zuten barruan.

Modu honetan arrautzak galdararena egiten du eta atzetik ur-lurrina ateratzeak itsasontzia bultzatzen du aurrera.

Proiektu interesgarria, Newtonen hirugarren legea eta erregaien gaiak lantzeko.

Beste argazki batzuk: (1), (2) eta (3)