Begira ezazu ondoko argazkietan zer gertatzen den.
Lehenengo argazkian botila nola zegoen izozkailua sartu aurretik eta bigarrenean ikus dezakegu nola geratu zen bi orduz izozkailuan pasata.
![]() | ![]() |
Zergatia azaltzeko gai izango zinateke? Begira ezazu gertaera honen arrazoia:
Izozkailuan tenperatura baxuak botila barruko airea kontratu du eta, ondorioz, botila barruko presioa jaitsi da.
Kanpoko aireak bultzatuz zapaldu du botila; izan ere, kanpokoak presio handiagoa egiten du barrukoak baino.

