atmsfera
Ikasgaiaren lehenbiziko lan honek atmosferaren egitura  eta konposaketarekin du zer ikusirik.
Helburua zera da: Mapa kontzeptual baten bidez ondoko puntu hauek adieraztea:

1.) Zeintzuk diren atmosferaren ezaugarri orokorrak (lodiera, dentsitatea, konposaketa nagusia tenperatura eta nolako bariazioa duten dentsitatea eta presioak altuerarekiko).

2.) Zeintzuk diren atmosferaren geruzak eta zehetasun handiagoz adierazi zein den geruza bakoitzaren ezaugarriak (lodiera, tenperatura, dentsitatea, konposizioa eta berean suertatzen diren fenomenoak.

    Atal honetan ezin ahaztu:
        Atmosfera eta izpi ultramoreak: ozono geruza.
        Negutegi efektua: karbono dioxidoa.
        Izpi kosmiko eta X-en gelditzea: aurora borealak.

3) Beste planeten atmosferen ezaugarri orokorrak.

Mapa kontzeptualak egiteko komeni dakizuke kontutan hartze dokumentu hau

Bestaldetik, zure lana amaitu ostean gorde ezazu irudi moduko formatuan (JPEG) ala testu eran eta bidali iezadazu ondoko web helbide honetara: Lana bidali.
Emateko azken eguna: 2006ko martxoaren 24a
Irakasleari disko batean ematea ere posiblea da.