de
Txomin
el dom 05 mar 2006 16:06 CET |
Link permanente
|
Cosmos

Lehengo batean uhandre palmatua agertu zitzaigun etxean.Ia hilda, gajoa...Anfibio hau batere arraroa ez denez ez da harritzekoa baten bat topatzea baina aitortu behar dut ikusi dudan lehenengoa dela (informazio gehiago duzu
hementxe).

Oso kuriosoa da; izan ere, aurreko aldeko hanketan launa atzamar ditu eta atzeko aldekoetan, ordea, bosna.Argazkian antzeman dezakezu nolakoa den baita beste anfibio baten arrautzak ere.Dakigundugun bezala, ornodun hauen ugalketa estu-estu dago lotuta urarekin eta hantxe izaten dute metamorfosia.