Materia kimikoki aldatzea zer den ikasiko dugu. Hartara laborategian egizu ondoko esperimentua honako bitartekoa erabiliz: 1. Ozpina (edalontzi erdi edo).2. Edalontzi bat barruan kandela itsatsita duena.3. Globo bat.4. Koilarea eta inbutua.5. Trapua, xaboia eta papera Prozedura honako hau duzu: 1. Lehenik sartu globo barruan 10 gramo bikarbonato (irakasleak emango dizue).2. Inbutuaren laguntzaz sartu 40 ml ozpin. Baina, kontuz!. Sartu bezain pronto itxi ezazu globoa gogor. Globoa puzten dela nabarituko duzue. Ez utzi barruko gasari irteten.3. Piztu kandela eta inbutuaren laguntzaz bota ezazue gasa edalontzi barruan (ez sugarraren gainean!). Zergatik itzaliko da sugarra? Zer gertatu zaio ozpina eta bikarbonatoari? Zein sustantzia erabil daiteke ozpinaren ordez (Begira ezazu hementxe)