areaWebquest-en inguruan jakin beharreko lehen puntua zera da ikaskuntza estimulatzeko metodologia dela eta berau martxan jartzeko teknologia berrien garapenean oinarritzen dela.
Metodologia hau abian jarri zen San Diegoko Unibertsitatean Bernie Dodge irakaslearen eskutik 1995ean.
Zehatzago zer den ulertzeko begira dezakezu ondoko mapa kontzeptual hau (castellano)

Laburbilpen gisa zera hartu behar duzu kontuan:
1.    Zure ikasleek egin beharreko Internet bidezko lana orientatzeko modua dela.
2.    Web-gune bat sortu behar duzula, baina modu erraz batean egin daitekeela HTML lengoaia buruz ezer askorik jakin gabe
3.    Egitura itxi duela: 
•    Sarrera
•    Atazak
•    Prozesua
•    Ebaluazioa
•    Ondorioak

Erabilpen didaktikoaren gainean abisatu beharra dago metodologia honek on-gaitzak dituela.
liburua•    Alde batetik oso erabilgarria duzu ikasleek jorratu behar duten lana zehazteko   eta honen bidez helburuak, epeak, irizpideak eta abar argiro agertzeaz aparte, bitartekoak (web-guneak, alegia) mugatuta geratzen dira.

Honek ekiditen ditu informatika gelan suerta daitezke informazioa bilatzeko denbora-galtzea baita orrialde ez-desiratuen agerpena...

•    Alabaina, teknologia hau itxiegia da eta horren ondorioz ikasleria oso motibatuta izan behar duzu gaiarekiko.
Zure kasua hau ez bada, nire aburuz metodologia honek behar du beste elementu pizgarriren bat, sormena landuz edo.
Nik esate baterako, ondoko hauek erabili ohi ditut:

*   Ikasleek beraiek web orrialdeak egitea. Hementxe eta hortxe dituzu adibideak , 4teachers.org-k ematen duen eskaintzarekin.
*   Lan korporatibo egin wiki bat sortuz (begira adibidea hementxe)
*   Informazioa eraldatu eta pertsonalizatzea mapa kontzeptualak (software), eskemak (software) sortuz ala galdetegiak osatuz (software).

Edonola ere, aprobetxatzeko moduko aplikazioa.
Informazio gehiago ondoko atari honetan duzu.


Photos credit: Graffoo and Hugoslv