ostoakHorixe baietz!
Dagoeneko ez da beharrezkoa zure aurkezpenak batetik bestera eramatea.
Sarean bertan zintzilik izan ditzakezu baita burutu eta erakutsi ere.
Nik dakidanez hiru helbide ditugu eskura power-point gisako aurkezpenak taxutzeko, ondoko hiru hauek dira: thumbstacks, zohoshow eta implendid.
Lehenengoaren berri nire lagun eta irakasle dudan Gorka Palaciok eman zidan eta sinple, arina eta praktikoa da oso.
Bigarrenaren notizia gaur bertan izan dut genbetaren bidez eta agi denez, pixka bat motelagoa da baina interesgarria ere.
Azkena alfa moduan dago eta horrek esan gura du akatsak eman ditzakeela. Nik frogatu egin dut eta horixe, akats pare bat topatu dut. Edonola ere segitzeko moduko erreminta izan daiteke.

Amaitzeko eta kontuan hartuz aurkezpenetarako argazkiak beti lagungarriak direla, aintzat har itzazu ondoko web-gune hauek:
·    argazkiak manipulatzeko on-line (inolako software deskargatu gabe): snipshot eta picture2life.
·    Creative comms lizentziapean banatzen diren argazkiak bilatzeko: everystockphoto.