posterInformazio eta komunikaziorako teknologia berrien aurrerapenak eskaintzen diguten erreminta interesgarrienetakoa edukien sindikazioa da, nik uste.

Hitz gutxitan esanda, sistema honen bidez ez da beharrezkoa irekitzea web-gune bat ikusteko zer berri dagoen, ez horixe!

Edukien sindikazio honen helburua zera da, lortzea lotura bat web-gune batekin zererako eta aldaketa berriak zugana automatikoki bidaltzeko.
Non jasotzen diren berriok? Aukeran duzu, zure e-mail helbidean ala online dabiltzan edukine sindikaziorako zerbitzu doako batean (adibidez, newshutch ala newsgator). Azken aukera hau erregistratzen bazara.

Esate-baterako, demagun Ikastorratzako berriak jaso gura dituzula newshutch zerbitzuan.

1. Lehenik ireki behar duzu kontu debaldekoa zerbitzu honetan.
2. Bigarrenik blog honetako goi-eskuinean gazteleraz agertzen den “sindicar” delakoan klik egin behar duzu.
3. Segituan ulertezin dirudien web-gune bat agertuko zaizu. Kopia ezazu web-gune horren URL helbidea (helbide honi “feed” deitzen zaio).
4. Amaitzeko helbide hori itsatsi beharko duzu newshutch-ek ematen dizun “add feed” izeneko espazioan...eta eginda duzu. Handik aurrera ikastorratza duzu sindikatuta eta zer aldatu, hala agertuko da newshutch-en bertan.

Sistema honen bidez web-gune askoren feed-ak batu ditzakezu eta amen jesus batean aldaketen gainean jar zaitezke. Benetan interesgarri bezain erabilgarri dela ondo informatuta egoteko (horrela egin nuen adibidez, nire egunkaria).

Azken puntua: Metablog delakoa. Hainbat blog sindika daitezke blog bakar batean. Blog mota berri honi metablog ala superblog ala planeta omen deritzegu (irakurgarri honako hau).
Beste erraminta interesgarria; nik erabili dut aprendices izeneko taldean parte hartzen duten autoreen blogen gainean egiteko. Hauxe da sorturiko metablog-a.
Nork eskainiko du gehiago?