zekorraUrtero legez, Gorlizeko festak ditugu eta nola ez!! aurton ere sokamuturra edo zekorrak ditugu.
Gainera festa egun batean haurrentzat espresuki prestaturiko zezenketa dago; nolabait, gazte-gaztetatik ohitura hauek gure seme-alabek barnera ditzaten.

Hantxe dago jendea, harmailetan eroso jesarrita, barre algaren artean.
Zezen-plazaren erdia ,ordea, balienteak daude, zezentxoari aurre egiten eta haien artean adarrekin asmatu guran, ikuskizunaren protagonista: zezenko urduria.
Hau guztia fanfarri batek isurtzen duen musikaz blai bustirik.

Behin entzun nuen animaliei ematen diegun tratua gure artean darabilgunaren isla dela. Ez dut uste oker zegoenik hitzok erran zituena.
sokamuturra
Gutaz aparte, beste bizidunei ere eskubide eta dignitatea dagozkie eta ezin ditugu animaliak erabili gure dibertimendurako objektu gisa.
Honengatik nire ustez ikuskizun hauek ez lukete jaso beharko herri-erakunde baten diru laguntzarik.

Hau guztia aintzat hartuz ikuskizun honen kontrako sinadura bilketa egitea otu izan zait. Beraz sokamuturrik gabeko festak gura badituzu sina ditzakezu ondoko formularioa. Printzipioz ekimen hau Gorlizeko udalerako baino ez dut pentsatu baina baten batek zabaldu gura balu, atxikiko nintzaioke.



Gorlizeko festen 2006ko programa.
Animalien eskubideak.
PETA
Primateen eskubideak
Ikusteko: Lainopeko gorilak.
Sinadura bilketa

Segituan ikusgai duzu bideoa 2005eko Lemoizko festetan grabatu nuen. Bertan haurrentzako sokamuturra hauteman daiteke.
Begi-bistakoa da aztura hau zabalduegi dagoela inguruko herri orotan.


Bideoa ikusterik ez baduzu, dohako programa hau behar duzu: Flash Player